Skip to main content

Ingurumen Komunikaziorako Eskolaren 2021ko memoria

Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren sozietate publikoak eta APIA - Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak Ingurumen Komunikazioaren Eskola bultzatzen dute. 2021eko edizioan, gai nagusia 'Energia- eta klima-trantsizioa komunikatzea' izan zen.

2023ko Ingurumen Komunikazio Eskolaren memoria

Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Ingurumen Informaziorako Kazetarien Elkarteak (APIA) Ingurumen Komunikazioko Eskola sustatzen dute. 2023an eskolak“ Ingurumen gaiak gazteekin eta gazteentzat nola komunikatu” izan du gai nagusia.

Ingurumen Komunikazioko Eskolaren bosgarren edizioa 2023ko irailaren 7an eta 8an egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroetan. Aurten ere, Donostiako Miramar Jauregia ingurumen-erronka handiei buruzko hausnarketa egiteko gune bihurtu zen, eta oraingoan gazteak izan zituen ardatz.

Memoria 2024eko Ingurumen Komunikazioaren Eskola

Edizio berri horretan, eta ‘Herritarrak ahalduntzeko elkarrizketak’ lemapean, eskola ingurumenaren arloko profesionalen eta adituen arteko elkarrizketen formatu bihurtu da, gai hauek jorratzeko: nola mugitu herritarrak klima-ekintzara, nola aurre egin klima-krisiari eta beste ingurumen-erronka batzuei, eta zein diren ingurumen-komunikaziorako formatu, euskarri eta kanal berrien aukerak.

Daniel Montalvo Ingurumenaren Europako Agentzia (IEA): “Datu solido eta ulergarriak behar dira eredu jasangarriagoak helburu dituen trantsizio sozioekonomikoa azkartzeko”

Ingurumen Neurketa Aurreratuko Eskola antolatu dute Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak. Bertan, irailaren 4an Donostiako Miramar Jauregian, zientzia arloko, instituzioetako eta arlo teknikoko profesionalak elkartu dira, ingurumen-adierazleen neurketaren aurrerapauso eta erronken inguruan eztabaidatzeko eta erronka klimatikoen aurrean ingurumen-datu eta -estatistikek duten garrantziari buruz hausnartzeko. 

Ingurumen-komunikazioaren VII. eskolan kazetaritzak kontsumo-ohiturak eraldatzeko duen eginkizuna aldarrikatu dute

Antolatzaileak Ihobe eta APIA izan dira EHUren udako ikastaroen esparruan eta eskola erreferentzia-foro gisa finkatu da. Bertan, klima- eta ingurumen-krisia herritarrei nola helarazi eztabaidatu dute. Donostian bildu dira energia-trantsizioan kontsumoak duen inpaktua analizatzen duten adituak eta herritarrekin konektatzen duten esperientziak partekatu dituzte eta, horretarako, abiapuntua hurbiltasuna eta emozioa izan dira.

Subscribe to Ingurumen-komunikazioa