Skip to main content

2025ko ASTEKLIMAren 6 edizioak 87 erakunde eta 138 jarduera bildu ditu Euskadin

ASTEKLIMA,  Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen 6. edizioa urriaren 26an bukatu zen, 10 eguneko egitarau oparoaren ondoren: guztira, 138 jarduera antolatu ziren hiru lurralde historikoetan.

Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun, Ingurumen eta Energia Politikako sailak sustatutako eta Ihobek koordinatutako ekitaldiak hazkunde esanguratsua izan du iazko edizioarekin alderatuta, eta herritarrak, erakundeak eta enpresak trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren alde batzen dituen hitzordu gisa sendotu da.

Eusko Jaurlaritzak ikasleak eta familiak itsasoko zaborrei buruz sentsibilizatzeko Ulysses Experience ekimena babestu du

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea BBK Klimaren instalazioetan izan da gaur, Ulysses Data for Science proiektu zientifikoaren dibulgazio-proposamena den eta itsasoko eta ibaiertzetako zaborren arazoari heltzea helburu duen Ulysses Experience proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Horretarako, beharrezko datu guztiak biltzen ditu, zaborra itsasora iristea eta bertan agertzea eragotziko duen estrategia globala ezartzeko.

Europako bi eskualdetako hainbat gaztek gobernantza eta jasangarritasunari buruzko topaketa baten parte hartzen dute Euskadin

Erdialdeko Jutlandia eskualdetik eta Herbehereetako Gelderland probintziatik etorritako gazteak gobernantzan, jasangarritasunean eta gazteen parte-hartzean zentratutako europar topaketa batean parte hartzen ari dira egun hauetan, Euskadin. Ekimenak bi lurraldeetako gazteak biltzen ditu, Euskadiko gazteekin batera, helburu honekin: esperientziak konpartitzea, modu bateratuan hausnartzea, eta gazteria politika publikoen definizioan inplikatzeko forma berrietan aurrera egiteko.

Euskadik Europako katalogo bat osatzen parte hartu du, gazteen partaidetza handiagoa izan dadin eta benetako inpaktua izan dezan erabaki publikoak hartzeko prozesuetan

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez, gazteen asmo handiko parte-hartzerako Europako katalogo metodologikoa osatzen parte hartu du. Katalogo hori Society Shapers Transforming European Participation (STEP) proiektuaren esparruan garatu da. Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da, erabaki publikoak hartzeko prozesuetan gazteen benetako inplikazioa indartzera bideratua.  

33.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 2025ean ingurumen hezkuntzako Aztertu programaren jardueretan

Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Ingurumen Hezkuntzako zerbitzuak bultzatutako Aztertu programak “Emanaldia-Aztertu Sariak” ekitaldia egin du gaur, hau da, herritarrak, ikastetxeak eta udalerriak beren jardueragatik eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik aitortzeko ekitaldia. Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak banatu ditu sariak Ekoetxea Meatzaldean, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ekoetxea sareko ingurumen zentroetako batean, eta gogorarazi du Euskadik dagoeneko 30 urte daramatzala ingurumen hezkuntzan lanean. 

Subscribe to Herritarren ekintza