Skip to main content

Ihoberen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei - 2020KO TXOSTENA

35 urtetik gorako ibilbide batez, Ihobek eta beraren jardunean parte hartu duten eta parte hartzen duten pertsona guztiek, beraren kolaboratzaile eta bezero guztiekin, ekarpena nabaria egin diote Euskadiko ingurumenaren hobekuntzari eta garrantzia hartzen ari diren alorrei buruzko ezagutza garatzeari eta transmititzeari.

2021eko Ihoberen Memoria

Ihoberen memoria formatu interaktiboan dago eskuragarri (https://memoria2021.ihobe.eus/eu/), eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 2021eko ekitaldian izan dituen emaitza nagusiak eta Euskadiko Itun Berdea betetzean izan duen eragina aztertzen ditu.

Ihobeko Ingurumen-adierazpena 2022

Ingurumen-adierazpen hau gardentasun- eta informazio-tresna bat da. Ihoberen ingurumen-portaera jasotzen du, eta sozietate publiko horrek azken urte honetan egin dituen proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen ditu. Gainera, gure konpromisoa berresten du: ingurumena etengabe hobetzeko ekintzak egitea. Adierazpenak Ihoberen ingurumen-kudeaketako sistemaren deskribapena eta gai honetako gure politika jasotzen ditu. Horrez gain, erakundeak gure helburu, xede eta ingurumen-inpaktu esanguratsuei dagokienez izan duen portaerari buruzko informazioa biltzen du.

Ingurumenaren Egoera Euskadin: 2030erako Ingurumen-esparru Programa berri baterantz

Webinar formatuko jardunaldi teknikoa honako helburu hauekin:

  • Europako etorkizuneko ingurumen-erronka nagusiak ezagutzea
  • “Euskadiko 2019ko Ingurumenaren Egoeraren” konklusio nagusiak ezagutzea
  • 2030erako Ingurumen-esparru Programa berria egiteko aurreikusita dauden lanez informatzea

Ekitaldiak Europako Ingurumen Agentziarekn presentzia nabarmena izango du.

 

2023ko Ihoberen memoria

Erakundeak 2023an ospatu zuen bere urtemuga, eta bere ibilbidea, izan diren mugarriak, eman dituen zerbitzuak eta lankide izan dituen sare edo eragile ugariak ezagutarazi ditu.

Ihoberen 2026ko egutegia eskatu

Aurten ere, Ihobe sozietate publikoak egutegi korporatiboa editatu du. 2026ko almanakak “Etorkizuna daukan planetarentzako hamabi bineta” leloa hartuko du eta umorez blai egongo dira orrialdeak. 

Besteak beste, bero-boladak, klima-gertaera kaltegarriak, inguruaren babesa, ingurumen-hezkuntza, hondakinen birziklapena eta energia-kontsumoa jorratu dira hilero irudi batean; hala, umore-kutsuarekin, gizadiak gainditu behar dituen ingurumen-erronka nagusiak aurkeztuko dizkigu. Horrez gain, ingurumenari lotuta dauden nazioarteko mundu-egunak nabarmendu dira hilero. 

Subscribe to Korporatibo