Skip to main content

Euskadiko udal hondakinen ingurumen profilaren aurkezpena

Jardunaldi honetan, udal hondakinen kudeaketari dagokionez Euskadiren egoera zein den aurkeztu nahi da, baita arlo horretako helburuak hobeto betetzeko hamarkada honetan Euskadik dituen erronka nagusiei buruz hausnartzea ere. 

Topaketa udal hondakinen kudeaketan lan egiten duten administrazio publikoetako teknikariei (aldundiak, udalak), ingurumen aholkulariei edo udal hondakinak kudeatzen dituzten enpresei zuzenduta dago, besteak beste. 

Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez, Euskadiko Ingurumen Profil berria argitaratu du, 2025. urteari buruzkoa. Oraingoan, bere gai nagusia udal hondakinak dira. Txosten honek hondakinen kudeaketa jasangarriaren abangoardian kokatzen du Euskadi, konklusio argi batez: gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira.

Subscribe to Residuos, Planificación ambiental