Skip to main content

Sari banaketa: Klimametraje mikrokortu lehiaketaren II. edizioa

Klimametraje mikrokortuen lehiaketaren II. edizioaren sari banaketa azaroaren 30ean egingo da Golem zinemetan.

Ekitaldian zehar Klimametraje 2023ra aurkeztutako mikrokortuak proiektatuko dira eta bertaratutakoek publikoaren sariaren erabakian parte hartu ahal izango dute.

Epaimahaia hainbat profiletako emakumeek eta gizonek osatuko dute, bai ikus-entzunezkoen sektorekoak, bai klima-aldaketaren eta haren ingurumen-eraginen azterketaren esparrukoak.

 

Ate irekiak: Oñatiko Natur Eskolara bisita

Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzan lan egitea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena. Pertsonak ekintzara eramateko trakzio handia duen arloa izaki, horretan laguntzen duten neurrietako bat udalerri eta eskualdeetan klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko laguntzen deialdia da.

Subscribe to Educación ambiental, Ecodiseño