AUZO ESKALAKO ENERGIA BIRGAIKUNTZA ESPERIENTZIA BERRITZAILEEN AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak gidatutako HORIZON 2020 AGREE proiektuak, "Gobernantzaren agregazioa eta hobekuntza Euskadiko etxebizitzetako energia-eraginkortasun potentziala aprobetxatzeko", helburutzat du energia-birgaikuntzako inbertsioak sustatzea etxebizitza eraikinen multzo pribatuetan. Bada, eraikinen birgaikuntza energetikoari aplikatutako jardunbide egoki berritzaileen aukeraketa bat aurkeztuko du Bilbon. Gainera, sektoreko eragileekin kontrastatuko dira halako jardueren erronkak eta aukerak.