Skip to main content

Tokiko Ekimena

Udalsarea 2030ek eta Sareko eragileek –udalak eta eskualdeko eta udalaz gaindiko eskualdeak– tokiko jasangarritasuneko ekimenak bultzatzen eta garatzen dituzte. Horiek erreferentzia izan daitezke gainerako kideentzako. Tokiko ekintza horiek nabarmen hobetzen dute herritarren bizi-kalitatea.
Udalsarea 2030 osatzen duten udalerriek egindako ekintzak Garapen Jasangarriko Helburuei (etorkizun jasangarri bat lortzeko Nazio Batuen plana) lotuta daude. Helburu horiek elkarri lotuta daude eta egunero aurre egin behar diegun erronka globalak barne hartzen dituzte; tartean, pobrezia, desberdintasuna, klima, ingurumenaren degradazioa, oparotasuna, bakea eta justizia. Inor atzean ez uzteko, garrantzitsua da helburu horietako bakoitza betetzea lortzea 2030erako.