Skip to main content

Web mintegia: ekodiseinu-proiektuerako eta ekonomia zirkularra frogatzeko eta ekoberrikuntzako proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdiaren nobedadeak

Mintegi honen helburua da ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdian sartutako nobedadeak aurkeztea.

Deildiak 850.000 €-ko hasierako aurrekontua du, eta hiru laguntza-lerro integratzen ditu:

  • Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak, gehienez 30.000 €-ko diru-laguntzarekin proiektu bakoitzeko.  
  • Ekoberrikuntza estrategikoa (gheienez 100.000 € proiektu bakoitzeko), eta
  • Ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikaina (gehienez 10.000 € entregatutako proiektu bakoitzeko).

TEAMS plataforman izango da topaketa. Ihoberen webgunean egin behar da inskripzioa, edo eventos@ihobe.eus helbidera idatzita Izena eman ondoren, berrespen-mezua jasoko duzu, ekitaldirako estekarekin.

Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
09 Jul 2020
09:30 am
-
10:30 am