Skip to main content

Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea

Koaderno honek esparru metodologiko eta praktiko bat eskaintzen du udalerriei klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa hirietako babesleku klimatikoen sareak identifikatzen, ezaugarritzen eta abian jartzen laguntzeko. Dokumentazioa oinarri hartuta eta Euskadiko udalerrietan aplikatutako prozesu metodologikoaren adibide gisa hartuta egin da, baina bere babes klimatikoak identifikatzeko eta mapatzeko prozesu hori gauzatu nahi duen edozein toki erakunderentzat aplikagarria izan daiteke, bere testuinguru klimatiko eta sozialera egokituta.

Udalerri zirkularrek saio paralelo bat ardaztuko dute Basque Circular Summit 2025-en

Europa hegoaldean ekonomia zirkularrari buruz egiten den kongresu handienak, Basque Circular Summit 2025ek (BCS2025), ia edukiera osoa du. Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du, eta apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Euskalduna Bilbaon.

Bigarren egun horretan, apirilaren 3an, ekonomia zirkularra udal mailan lurreratuko da saio paraleloetako batean.

Josu Bilbao, Ingurumeneko sailburuordea: “Gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez, Euskadiko Ingurumen Profil berria argitaratu du, 2025. urteari buruzkoa. Oraingoan, bere gai nagusia udal hondakinak dira. Txosten honek hondakinen kudeaketa jasangarriaren abangoardian kokatzen du Euskadi, konklusio argi batez: gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira.

Urdulizek "Haurtzaroko Basoa" jarri du martxan, espazio naturalak komunitatean leheneratzeko

Urduliz udalerri bizkaitarrak tokiko lurzoruari eta biodibertsitateari eusteko tokiko proposamen bat du: Haurtzaroaren Basoa. Ekimen horren helburua da naturguneak biziberritzea, herritarren laguntzarekin.

27.000 m²-ko udal-eremua da, espezie inbaditzaileak gero eta gehiago agertzen ari zirelako eta baso autoktonoa berreskuratzeko lehengoratzen hasi zena. Gizarte-dimentsioa proiektu komunitario honen ardatz nagusietako bat da, herritarrek natura-ingurunearen zaintzan parte hartzea sustatzen baitu.

Euskal udalerriek amianto udal-erroldetan aurrera egiteko tresnak eta jardunbide egokiak partekatu dituzte

Ihobek apirilaren 16an amianto udal-erroldak prestatzeari buruzko saio praktiko bat hartu zuen. Lanerako gune horretan, udalek eta toki-erakundeek berrikuntzak, laguntza-tresnak eta esperientzia praktikoak partekatu zituzten, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak ezarritako betebeharrari erantzuteko.

Jardunaldian zehar, udalek dagoeneko eskura dituzten tresnak nabarmendu ziren.

RegionsAdapt 2024 txostenak Bermeoko Tonpoi naturgunean egindako lana nabarmendu du kostaldeak lehengoratzeko eredu gisa

Regions4 nazioarteko sareak argitaratu duen RegionsAdapt Progress Report 2024 urteko txostenean, ‘Regions in Action’ atalean, Bermeoko Tonpoi eremuan LIFE IP Urban Klima 2050 proiektu barne egin den lana agertu da. Goraipamen horrek nabarmendu du ekologia eta paisaiaren aldetik balio handia duen eremu batean kostaldea leheneratzeko egin den ahalegina, klimara egokitzeko irizpideak kontuan hartuz.

Debagoienak trantsizio energetikoa eta mugikortasuna nabarmendu ditu eskualdearen lehentasunezko erronka gisa

Joan den otsailaren 25ean, Debagoieneko udalerrien eta Udalsarea 2030en arteko eskualde-topaketa berri bat egin zen Arrasaten, jasangarritasunaren arloan elkarren arteko lankidetza indartzeko helburuarekin. Bileran udal ordezkariek eta ingurumen teknikariek parte hartu zuten, baita Ihobek ere, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, sarea dinamizatzeko ardura duena.

Udalsarea 2030ek eskola-ingurune osasungarri eta jasangarriei buruzko gogoeta egin du erakundeetako, udaletako eta gizarteko eragileen arteko elkarrizketa-jardunaldi batean

Jardunaldia Agate Goyarrolak, Ihoberen ordezkari gisa (Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoa), eta Beatriz Nuinek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako ordezkari gisa, aurkeztu dute. Bere esku-hartzeetan, hiri-politiken ikuspegi integratzaile baten garrantzia azpimarratu da, eskola-ingurune konfiantzazkoak, seguruak, naturalizatuak, inklusiboak, errespetatuak eta auzo eta udalerrietako bizitzan integratuak lortzeko.
Subscribe to