Skip to main content

Ihobe eta Orekan sozietate publikoek akordio bat sinatu dute jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta klima-ekintza sustatzeko Euskadi eta Nafarroaren artean

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta Orekanek, Nafarroako Gobernuarenak, akordioa sinatu dute eta, hala, mugarria ezarri dute bi autonomia-erkidegoen arteko jasangarritasun-esparruko lankidetza instituzionalean. Izenpetutako hitzarmenak sendotu egiten du bi erakunde publikoek partekatzen duten konpromisoa jasangarritasun, energia-trantsizio, ekonomia zirkular eta ingurumen-berrikuntzarekin.

Europako Batzordeak Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketara egokitzeko BIK 2050 proiektua babestu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josu Bilbao Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren bigarren bileraren buru izan da. Bileran, Bilboko itsasadarrean eskumenak dituzten eragileek parte hartu dute. Bertan, sailburuordeak lantaldeari jakinarazi dio Europako Batzordearen LIFE programak proiektuaren hasierako proposamena babestu duela eta Eusko Jaurlaritzari lehen finantzaketa-pakete bat eman diola, 70.000 eurokoa, abian jarriko diren neurriak zehazten eta diseinatzen aurrera egin dezan.

EHUko Geologiako ikasleek bisita teknikoa egin dute Barakaldoko Argalario segurtasun-biltegira

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Geologia Graduko 26 ikaslek bisita teknikoa egin dute Barakaldoko Argalarioko segurtasun-biltegira. Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoak, kudeatzen duen ingurumen-azpiegitura aitzindaria da.

Bisita ikasleen prestakuntza akademikoaren barruan sartzen da, eta Ihobek lindanoaren arazoari aurre egiteko egindako kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko aukera eman du, baita lurzoru kutsatuen biltegiratze segururako Argalarion egindako soluzio teknikoak ezagutzeko aukera ere.

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda fiskalitate berdeko tresna bat da, Eusko Jaurlaritzak Ihobe, SPRI eta EEE erakunde publikoen bidez sustatua. Hala, zerrenda horretako teknologiak eta materialak erosten dituzten enpresek ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35 ken dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean.  Helburua Industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa sustatzea da, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten ekipoak erostea bultzatzen da.

URAk, Ihobek eta Ekoetxea Sareak ibaiertzeko basoei buruzko erakusketa bat abiarazi dute Sobronen, Uraren Munduko Egunaren Astean

URA-Uraren Euskal Agentziak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Ekoetxea Sareak "Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basa-bizitzaren babeslekua"  erakusketa aurkeztu dute gaur Añana-Sobrón Ekoetxean, gure ibaien ekosistema funtsezkoenetako baten – eta, aldi berean, mehatxatuenetako baten – ezagutzan eta balioespenean sakontzeko sortua: landaredia eta ibaiertzeko basoak.

Ekoetxea Sareak jarduera ugarirekin ospatuko du 2026ko Uraren Munduko Eguna

Bisita gidatuak, parte hartzeko tailerrak, erakusketak, familia-jarduerak eta hezkuntza-proposamenak dira Ekoetxea Sareko zentroetan gozatu ahal izango diren esperientzietako batzuk, 2026ko Uraren Munduko Eguna dela-eta, martxoaren 21 eta 22ko asteburuan. Programazio guztia doakoa da, eta Euskadiko herritarrei zuzenduta dago.

Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea

BasquESG Eusko Jaurlaritzaren 2030 Euskadiko Industria Planean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta ekimen horrek Euskal enpresa sarean eragin duen interesa nabarmen hazi da hura abiarazi zenetik. Une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektu honetan, eta 2026. urtea amaitu aurretik 500 enpresetara iristea da helburua.

Ekimena azaroan jarri zen abian eta aurreikuspenak gainditu ditu: une honetan, 112 euskal ETEk parte hartzen dute proiektuan

Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburu Josu Bilbaok “Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostena” aurkeztu du gaur goizean: azterlan honek ingurumenak gure lurraldean duen egoerari buruzko argazki argi eta alderagarri bat eskaintzen du, eta ahalbidetzen du egindako aurrerapenak eta gainditu gabe geratzen diren erronkak modu gardenean azaltzea. Hala, dokumentuak aurrerapen esanguratsuak egiaztatzen ditu alor hauetan: deskarbonizazioa, airearen kalitatearen hobekuntza, berreskuratutako lurzoruen azaleraren hazkundea, eta hondakinen isurketaren jaitsiera etengabea.

“Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak hobekuntzak egiaztatu ditu birziklapenaren, produktibitate materialaren eta erosketa publiko berdearen alorretan

“Ekonomia Zirkularraren Adierazleak Euskadi 2026” txostenak aurrerapen sendoak erakusten ditu zirkulartasunaren eremu guztietan, materialen efizientziatik hasita eta hondakinen balorizazio materialera iritsiz. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak prestatutako dokumentu honen arabera, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du baliabideen erabileran efizienteagoa den eredu ekonomikorako trantsizioan, hondakin gutxiago sortuz eta materialak hobeto aprobetxatuz.

Subscribe to