Skip to main content

Euskadik Europako katalogo bat osatzen parte hartu du, gazteen partaidetza handiagoa izan dadin eta benetako inpaktua izan dezan erabaki publikoak hartzeko prozesuetan

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez, gazteen asmo handiko parte-hartzerako Europako katalogo metodologikoa osatzen parte hartu du. Katalogo hori Society Shapers Transforming European Participation (STEP) proiektuaren esparruan garatu da. Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da, erabaki publikoak hartzeko prozesuetan gazteen benetako inplikazioa indartzera bideratua.  

Ekosteguna 2026: Ihobek datozen urteetan ekonomia zirkularra baldintzatuko duten arau‑ eta merkatu‑gakoak aurkeztuko ditu

Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak – saio berri bat antolatu du, industria‑ eta ingurumen‑arloan Europan ireki den ziklo politiko berria aztertzeko. Ziklo hori Industria Itun Garbiak (Clean Industrial Deal) markatzen du, eta haren aplikazio praktikoa Euskadiko enpresen lehiakortasunerako funtsezkoak diren ekonomia zirkularreko 10 gakoko estrategiatan islatzen da.

Materialen hornidura segurtatzea, autosufizientzia handitzea eta europar produktu jasangarriak bultzatzea, Euskadiko ekonomia zirkularraren 2026rako gakoak

Materialen horniduraren segurtasuna eta Europan fabrikatutako produktu jasangarrien bultzada -batez ere altzairu eta metalei dagokienez- ekonomia zirkularraren bilakaera datozen urteetan markatuko duten faktore erabakigarri gisa agertzen dira, Ihobek Basque Ecodesign Centerren bidez prestatutako Ekonomia Zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostenak jasotzen duen bezala.

Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren ondorioz “Ecodiseño de productos para una economía circular - Produktuen ekodiseinua ekonomia zirkular baterako" izeneko prestakuntza-ikastaro berria sortu da. Ikastaro hau enpresa-erabakiak hartzean eta produktuak eta zerbitzuak garatzean ingurumen-irizpideak integratu nahi dituzten profesionalentzat antolatzen da.

33.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 2025ean ingurumen hezkuntzako Aztertu programaren jardueretan

Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Ingurumen Hezkuntzako zerbitzuak bultzatutako Aztertu programak “Emanaldia-Aztertu Sariak” ekitaldia egin du gaur, hau da, herritarrak, ikastetxeak eta udalerriak beren jardueragatik eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoagatik aitortzeko ekitaldia. Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak banatu ditu sariak Ekoetxea Meatzaldean, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ekoetxea sareko ingurumen zentroetako batean, eta gogorarazi du Euskadik dagoeneko 30 urte daramatzala ingurumen hezkuntzan lanean. 

MATER eta Arabako Foru Aldundia finalistak dira 2025eko Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko Sarietan

Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko (EWWR) Sarietan bi euskal proiektu izango dira finalista. Aukeratutako ekimenak MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoak dira, eta Europako fasera iritsi dira 2025eko Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko irabazleak izan ondoren. Europako Astea Europako Batzordeak antolatzen du eta, gure lurraldean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatzen du.

Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak “Euskadiko Materialen Fluxuen Analisia” txostena argitaratu du. Lan horrek ekonomia zirkularrean erabakiak hartzeko prozesuan aurrera egitea ahalbidetzen du, funtsezko adierazleak zenbatesteko oinarri kuantitatibo sendoa eskaintzen baitu. Analisiak euskal ekonomian materialek duten erabileraren, jatorriaren, xedearen eta ingurumen-inpaktuaren ikuspegi xehatua eskaintzen du.

Subscribe to