Skip to main content

2020ko Euskadiko Ingurumen Profila. Lurzoru Kutsatuak

Euskadi 2020 Ingurumen Profila Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kalitatearen egoeraren bilakaerari buruzko informazio argia eta zehatza ematea helburu duen tresna da, adierazle esanguratsuen bidez. Dokumentuak Euskadiko lurzoruaren egoerari buruzko informazioa aurkezten du, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurune natural horretan duela gutxi izandako historian eragina izan duten inguruabarrak kontuan hartuta.

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia

Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako Estrategia gizartearentzat ingurune funtsezko eta ordezkaezin bat zaintzeko ezinbesteko premiatik sortu da, elementu isolatuen kudeaketa atomizatua alde batera uzten duen eredu baten bidez, paradigma berri batean sartzeko. Paradigma horren motorra, izan ere, kontzeptu berritzaileetan oinarritutako integrazioa izango da.

WEB MINTEGIA Mahai-ingurua: Lurzoruaren erabilera klima-larrialdiaren aurrean

Lurzorua planetako baliabide natural garrantzitsuenetako bat da. Gizakiontzat eta ekosistemetarako ezinbestekoak diren zerbitzuen iturri bat da, eta, aldi berean, funtsezko rola jokatzen du klima-prozesu globalen erregulazioan eta uren babesean.

Topaketa honetan jarraipena emango zaio 2020ko ekainaren 17an egindako web mintegiari.

Euskadiko Lurzorua Babesteko Foru Soziala

Foro soziala herritarrei eta, bereziki, oraindik Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako  Estrategiaren diseinuan edo hedapenean parte hartu ez duten interes-taldeei irekitako urteroko parte-hartze topaketa gisa sortu da. Foroaren helburua elkarrizketa zabaltzea, begirada berriak erakartzea eta baliabide honen kudeaketa jasangarrian zeregin kolektiboa indartzea da. 

Mintegia online. Lurzoruaren erabilera, klima-larrialdiaren eta trantsizio ekologikoaren aurrean

Lurra da planetako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Oinarrizko zerbitzuen iturria da gizakiarentzat eta ekosistementzat, eta, aldi berean, zeregin funtsezkoa du klima-prozesu globalen doikuntzan eta uren babesean.

opaketa honetan, EAEko lurzorua babesteko politiken orainari eta geroari buruzko ikuspegi orokor bat eskainiko da. Halaber, Lurzoruaren 2020rako Ingurumen Profila emango da ezagutzera, baita Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia lantzeko aurreikusita dagoen prozesua ere.

Euskadik bat egingo du Lurzoruaren Munduko Egunarekin

Bihar, abenduaren 5a, Lurzoruaren Munduko Eguna ospatuko da. FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) eta NBEk (Nazio Batuen Erakundea) bultzatutako egun horren helburua da lurzoruek hiri-bizitzan eta planetaren jasangarritasunean betetzen duten funtsezko zereginaz kontzientziatzea.

Subscribe to Lurzorua babeste