Europako koalizio batek kontratazio publiko berdea bultzatu du eraikuntza sektorean
Toki-esparrutik ekonomia zirkularra sustatzeko gidaliburua
Gidaliburu edo koaderno hau Udalsarea 2030eko Ekonomia Zirkularraren Taldeak sortu zuen. Lankidetza eta sare-lana dira Udalsarea 2030ek egiten duen lanaren nolakotasun nagusiak, eta helburu horrekin, euskal udalerriek sare haren gaikako
lantaldeetan -denbora-mugaketa dutenetan- parte har dezakete. Lantalde horrek ikaskuntza-prozesu bat eratu du, toki- eta eskualde-administrazioko langileei
toki-jasangarritasuneko -dagokigun kasuan, Ekonomia Zirkularreko- prestakuntza emate aldera, elkarren artean ezagutza parteka dezaten. Egindako bileretan,
Ekonomia zirkularrari buruzko gida azkarra kazetarientzat
6 urte ekodiseinuaren inguruko prestakuntza praktikoa sustatzen. Basque Ecodesign Hub. 2015-2020 Txostena
EAEko ekodiseinuaren arloko prestakuntza-jardueraren muina da Basque Ecodesign Hub: prestakuntzarako, proiektu-garapenerako eta ikerketarako zentroa da ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren arloari dagokionez.
Basque Ecodesign Center-en (BEdC) jardueretako bat da Basque Ecodesign Hub. BEdC 2011n sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren, sektore pribatuko enpresen eta sektoreetako elkarteen eta klusterren arteko lankidetza-akordio publiko-pribatua da. Haren helburua ekodiseinu-proiektuak sustatzea eta garatzea da.
Konpongarritasunaren egoera EAEn
Ekonomia zirkular bateranzko bilakaerak ekodiseinutik birmanufakturara edo birziklatzera doazen estrategiak aplikatzea eskatzen du.
Estrategia horietako bat konponketa da, produktu baten bizitzaren amaiera-data atzeratzea ahalbidetzen duena, akatsen bat detektatu ondoren. Iraunkortasun arloari dagokionez, produktua gehien erabiltzea ahalbidetzen duten estrategien azken maila da konponketa, birmanufakturaren, berregokitzearen, berritzearen eta berrerabiltzearen atzetik, eta birziklatze-estrategien aurreko urratsa da.
Ihoberen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei - 2020KO TXOSTENA
35 urtetik gorako ibilbide batez, Ihobek eta beraren jardunean parte hartu duten eta parte hartzen duten pertsona guztiek, beraren kolaboratzaile eta bezero guztiekin, ekarpena nabaria egin diote Euskadiko ingurumenaren hobekuntzari eta garrantzia hartzen ari diren alorrei buruzko ezagutza garatzeari eta transmititzeari.
Ingurumen-Aztarna Korporatiboa aplikatzeko gidaliburu metodologikoa
Gidaliburu honen helburua da ingurumen-aztarna korporatiboa (IAK) kalkulatzen
laguntzea -bai euskal enpresetan eta bai bestelako erakundeetan- ahalik eta
modurik eraginkorrenean eta eskura dauden erreferentziazko dokumentuen arabera.
Erreferentziazko dokumentu nagusia Europako Batzordearen Ingurumen-aztarna
Korporatiboaren Gidaliburua (IAKren Gidaliburua) da, eta baita ISO/TS 14072:2014
araua eta NBIPren Guidance on Organizational Life Cycle Assessment gidaliburua ere.
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana
Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategiko hau egiten du, 2024rako helburu horiek zehaztuz: produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularraren erabilera-tasa % 10 handitzea; eta BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea.
Euskal Udalerrien ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei
Txosten honetan, euskal udalerriek GJHei 2015-2019 aldian egin dieten ekarpenaren azterketa jasotzen da. Informazioa aldi horretan indarrean egon diren tokiko jasangarritasuneko politiketatik dator. Politika horietako gehienak udalerriek diseinatu zituzten 2030 Agenda onartu baino lehen.