Skip to main content

Euskadiko eraikuntza industrializatu jasangarriaren gida

Eraikuntza industrializatuaren gidaliburu hau eta hari lotutako kalkulu-tresna helburu nagusi batekin eginak dira: arkitektura-proiektuetan irtenbide industrializatuak sartzea komeni den erabakitzen laguntzea. Erabakia modu inpartzialean sistematizatzea eta objektibizatzea du helburu gidaliburuak.

Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak

‘Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak’ argitalpena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak, Ihobek, argitaratu zuen, eta bertan, Europak euskal ekonomiaren zirkulartasuna neurtzeko ezinbestekotzat jotzen dituen 14 adierazle jasotzen dira. Hainbat arlo neurtzen dira: ekoizpena eta kontsumoa, bigarren mailako lehengaiak, lehiakortasuna edo berrikuntza, besteak beste.

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2022ko apirila)

Txosten honen helburua Basque Ecodesign Center-en (BEdC) esparruan izan daitezkeen lan-ildoak identifikatzea da. Lan-ildo horiek, BEdC-ren akordioan jasotako lehentasunezko gaiekin lotutakoak, baliagarriak izan daitezke ingurumen-berrikuntza Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasun-faktore bihurtzeko eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortzeko, lehengai falta, arazo logistiko eta energia-segurtasun falta konpontzeko, besteak beste, Ukrainako gatazka belikoarengatik larritu direnak.

Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak

Circular Berrindartzea 2021 programaren esparruan, 80 enpresak aukera izan zuten ekonomia zirkularrean trebatutako bekadun bat eta laguntza teknikoa izateko, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako erronkak identifikatzen eta ingurumen-kudeaketaren bidez lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orri bat finkatzen laguntzeko.

Ekoberrikuntza Euskadin.105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako

Argitalpen honek 2018tik 2022ra Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren esparruan amaitutako 105 proiektu baino gehiagoren emaitzak biltzen ditu. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak kudeatzen du, eta euskal enpresetan ekodiseinua, ekonomia zirkularreko frogapena eta ekoberrikuntza estrategikoa sustatzen ditu.

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2023ko uztaila)

Dokumentu hau Basque Ecodesign Center-ek zaintza-sistemaren bidez hartutako ezagutzan oinarrituta garatzen dituen ingurumen-zaintza estrategikoko txostenen bigarren edizioa da. Sei jarduketa-gaitan egituratuta dago. Gai horiek Europako Itun Berdearen jarduketa-ardatz nagusiek hartzen dituzte barnean.

Edizio honetan, sei ardatz tematiko horien inguruan izandako aurrerapen eta berrikuntza nagusiak biltzeaz gain, Ekonomia zirkularrari buruzko 2024rako 10 jarduketa-gako nagusitzat hartzen diren horietan jasotako informazio guztia biltzen du.
Subscribe to Ekonomia zirkularra