Skip to main content

Toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten dirulaguntza deialdi berria

Urtebete inolako deialdirik egin gabe igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak irailaren 23an onartu zuen 2025eko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita.

2019an, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzeko eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egiteko helburuarekin.

Ekoetxea sare berria (2022-2024)

A Argitalpen honek Ekoetxea Sarearen eraldaketa-prozesua azaltzen du (2022-2024 urteen artean). Euskadiko Ingurumen Zentroen sareak asmo eta misio berri bat hartzen ditu bere gain. Alde batetik, pertsonengan pentsatzeko eta modu jasangarritasunean jarduteko modua aldatzeko asmoz etapa berria hasi da. Bestalde, ingurumen-politiken bidez, sareak eraldaketa ekosoziala bultzatuko du, modu digital eta presentzialean ingurune enblematikoetan, herritarrak inplikatzeko eta herrialdeari balioa sortzeko .

Eskolako Agenda 2030 programaren Udal Dimentsioa

Gida honen helburua da tresnak ematea Eskolako Agenda 2030 berria udal dimentsiotik garatzen laguntzeko, bi ikasturteko iraupenarekin . Parte-hartzaile guztiak biltzen dituen eskema bat eskaintzen saiatzen da hizkuntza, helburuak, egutegia, lan-metodologia eta zenba-kitutako gakoak ikus daitezke.

Ekoetxeak planeta salgai jarri du Wallapopen, kontzientziak

Ihobek kudeatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen zentroen Ekoetxea sareak harridura sortu du, inoiz argitaratu gabe zegoen publizitate mezu batekin: Lur planeta 0 euroan eskaintzen duen iragarki bat, Wallapopen. “Planeta salgai” izenburupean, kanpainak ingurumenaren egoerari buruzko premiazko hausnarketa eragin, eta herritarren konpromisoa aktibatu nahi du.

Eusko Jaurlaritzak Añana-Gatz Harana Ekoetxea ingurumen-gune berriaren eraikuntza lizitatu du

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argitaratu du Gesaltza Añanako (Araba) Ekoetxea gune berriaren eraikuntza-proiektua gauzatzeko lizitazioa. Hala, ia 3,3 milioi euroko aurrekontua du eta jasangarritasunari, berdintasunari eta ondare-babesari buruzko irizpide aurreratuak ditu. Jarduketa hau Euskadiko Ingurumen Zentroen Ekoetxea Sarea zabaltzeko estrategiaren barruan kokatzen da.

URAk, Ihobek eta Ekoetxea Sareak ibaiertzeko basoei buruzko erakusketa bat abiarazi dute Sobronen, Uraren Munduko Egunaren Astean

URA-Uraren Euskal Agentziak, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Ekoetxea Sareak "Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basa-bizitzaren babeslekua"  erakusketa aurkeztu dute gaur Añana-Sobrón Ekoetxean, gure ibaien ekosistema funtsezkoenetako baten – eta, aldi berean, mehatxatuenetako baten – ezagutzan eta balioespenean sakontzeko sortua: landaredia eta ibaiertzeko basoak.

Ekoetxea Sareak jarduera ugarirekin ospatuko du 2026ko Uraren Munduko Eguna

Bisita gidatuak, parte hartzeko tailerrak, erakusketak, familia-jarduerak eta hezkuntza-proposamenak dira Ekoetxea Sareko zentroetan gozatu ahal izango diren esperientzietako batzuk, 2026ko Uraren Munduko Eguna dela-eta, martxoaren 21 eta 22ko asteburuan. Programazio guztia doakoa da, eta Euskadiko herritarrei zuzenduta dago.

Subscribe to Ingurumen-hezkuntza