Skip to main content

Udal hondakinen tasak lantzeko gidaren aurkezpen jardunaldia

EUDELek eta Udalsarea 2030ek sustatutako jardunaldi honetan “Udal hondakinen tasak lantzeko gida” aurkeztuko da.  Tresna hau Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareak garatu du, eta bere helburua da toki erakundeei laguntzea 7/2022 Legeak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta bultzatzekoak, ezartzen dituen eskakizunetara egokitzen.  

Topaketan, arauek ezarritako erronka nagusiak jorratuko dira, laguntza teknikorako baliabideak aurkeztuko dira eta tasak ezartzeko erreferentzia izango diren esperientzia praktikoen berri emango da. 

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldia

Jardunaldiaren helburua garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkeztea da, iaz laguntza-agindurik gabe egon ondoren. Aginduaren eduki eguneratua ezagutaraziko da, nobedade nagusiak nabarmenduz.

Informazio-saio honen helburua toki-erakundeek agindu berria errazago ulertzea eta eskaerak behar bezala prestatzea da.

Jardunaldia udaletako teknikariei zuzenduta dago, batez ere ingurumen-teknikariei.

Deialdian sartu

Webminar: Programa buruzko informazio-jardunaldia: Udalsarea 2030en proiektu berritzaileentzako laguntzak

Topaketa honetan aurkeztuko da laguntzen programa, berrikuntza- eta demostrazio-proiektu pilotuak garatzeko transferigarriak izan daitezkeen eta ingurumen-inpaktuen murrizketa dakarten lehentasunezko eremuetan.

Programak irtenbide berde bat bultzatu nahi du, suspertze ekonomikoa eta enplegu sorrera ahalbidetzen dituzten inbertsioak egiten lagunduz udalerriei, ingurumen-inpaktuak kontuan hartuz eta trantsizio ekologikoaren alde eginez.

Nola egin amiantoaren udal-erroldak EAEn

Euskadiko udalek amiantoaren errolda egin behar dute beren udalerrian dauden eraikin eta instalazio guztietan (ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenetik eratorritako betebeharra). Toki administrazioei helburu hori betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak errolda horiek egiteko modua errazteko metodologia bat diseinatu du.

Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida

Gida hori LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuan sartuta dago, toki-administrazioetarako tresnak eta prestakuntza sortzeko ekintzen barruan, eta EAEko udalei metodologia-esparru argia ematen die klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten lagunduko dieten hainbat tresna aplikatzeko, indarrean dagoen eta etorkizuneko arau-esparruaren arabera.
 

LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian

Euskadik proiektuan duen zeregina tokiko erakundeei klimaren eta energiaren arloan ematen zaien laguntza indartzea da, Udalsarea 2030en bidez.

Urtebete martxan egon ondoren, LIFE OCTOPUS proiektu europarrean parte hartzen duten erakunde guztiak Varsoviara joan dira egindako lana ebaluatzeko eta hurrengo urratsak finkatzeko. Euskadi garatzen den lurraldeetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) ditu partzuergoko bazkide.

Subscribe to Tokiko jasangarritasun