Euskadik tokiko ekintza klimatikoarekiko konpromisoa indartzen du Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren bidez
Udalsarea 2030 euskal udalerri jasangarrien sareak Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari buruzko online informazio-jardunaldi bat antolatu du irailaren 15ean. EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, EAEko udalerri guztiei, bereziki 5.000 biztanle baino gehiago dituztenei edo dagoeneko Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana (KETP) garatzen ari direnei, zuzenduta egon da.