Skip to main content

2021-2024 urteetako Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren planaren 2022ko Jarraipen eta Ebaluazio txostena

Kontuan hartuta 2022ko jarraipen txostenaren emaitzak, ondorioztatzen dugu modu egokian lanean
ari garela energia, arintzea eta EAEko klima aldaketarekiko egokitzapena integratzeko egindako
ekintzekin bat etorriz. Txosten honetan ekimenen, ardatz estrategikoen eta jarraipen adierazleen
aurrerapen maila analizatu da.

Planaren 15 ekimenen aurrerapen mailarekin bat etorriz, lortu den batez besteko balioa % 48koa
da, eta horrek esan nahi du planak indarrean daraman urte eta erdian, nahi zenaren ia-ia erdia lortu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ingurumen-egoera

"Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ingurumen-egoera" txostenaren aurkezpena. Ihobek egindako agiria da eta bertan, zortzi ingurumen-gairen bilakaera aztertzen da adierazle hauen bidez: klima-aldaketa, uraren kalitatea, airearen kalitatea, lurzoruaren osasuna, biodibertsitatea, ekonomia zirkularra, hondakinak, ekonomia eta ingurumena eta herritarrak.

Glasgow-eko COPerako bidea: klima-gobernantzarako eredu berriak bultzatuz (Zoom bidezko streaming-ean emango da)

Euskadik konpromiso sendoa du energia-trantsizioarekin eta klima-aldaketarekin. Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearekin lan egiten du, klima-aldaketa tokiko planoan txertatzeko hainbat dinamika eta tresnaren bidez: BEGen isuriak kalkulatzeko tresnak, udalerrien kalteberatasunaren eta klima-arriskuaren analisia, klima-aldaketa tokiko politiketan integratzeko gida metodologikoak, klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko lantaldeak...

Basque Green Deal. 2024ko emaitzen txostena

Basque Green Dealek Euskadin emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak biltzen ditu. Baina ez da soilik arlo horietara mugatzen, industria eta teknologia palanka nagusi dituen eredu ekonomiko berri baten proposamen gisa baitator; hortaz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikatze-katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira: garapen bidezkoa eta jasangarria.
Subscribe to Ingurumen-plangintza