Skip to main content

Euskadiko Ingurumen Koiuntura 2024

Txosten honen helburua da euskal lurraldeko ingurumenaren kalitatearen ideia sintetikoa eta ikusizkoa osatzen ahalbidetzen duten ingurumenadierazleen informazioa biltzea eta horiek aztertzea. Azterlana 9 ingurumen-gaitan banatzen da; esan behar da gai horiek hautatu direla Europako Ingurumen Agentziak eman dituen ingurumen-bektoreak erreferentziatzat hartuta eta Euskadiko testuinguru sozioekonomikora egokituta.

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2021-2024 agiria

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2021-2024 agiriak zenbait helburu eta neurri ezarri zituen klima-aldaketa sortzen duten isuriak gutxitzeko eta isurien aurrean erantzuteko gaitasuna handitzeko, betiere, beharrezko konpromisoak eta nazioarteko eta Europako araudiak betez.

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak Ihobe sozietate publikoak egindako "Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostena" aurkeztu du gaur eta, bertan islatzen den bezala, aurrerapen esanguratsuak lortu dira airearen kalitatean eta CO2 isurketen murrizketan; aldi berean, oraindik ere badaude gainditu beharreko erronkak uraren kudeaketan edo hondakinen kudeaketan. 

Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera

Euskadiko industriaren sektoreak jasangarritasunerantz aurrera egiten jarraitzen du bere kudeaketa-ereduan. Hala islatzen dute Euskadiko 2025eko Industria Ekobarometroaren ondorioek. Azterlan hori Ihobe sozietate publikoak egin du, 10 langile baino gehiagoko enpresei egindako 567 elkarrizketatik abiatuta. Elkarrizketatutako enpresak lau talde handitan banatu dira: IPPCak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari lotuta dauden industria enpresak), I+G+b-ko enpresak, gizarte ekonomiako enpresak eta industria-enpresa “orokorragoak”. 

Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburu Josu Bilbaok “Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostena” aurkeztu du gaur goizean: azterlan honek ingurumenak gure lurraldean duen egoerari buruzko argazki argi eta alderagarri bat eskaintzen du, eta ahalbidetzen du egindako aurrerapenak eta gainditu gabe geratzen diren erronkak modu gardenean azaltzea. Hala, dokumentuak aurrerapen esanguratsuak egiaztatzen ditu alor hauetan: deskarbonizazioa, airearen kalitatearen hobekuntza, berreskuratutako lurzoruen azaleraren hazkundea, eta hondakinen isurketaren jaitsiera etengabea.

Subscribe to Ingurumen-plangintza