Nola egin amiantoaren udal-erroldak EAEn
Euskadiko udalek amiantoaren errolda egin behar dute beren udalerrian dauden eraikin eta instalazio guztietan (ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenetik eratorritako betebeharra). Toki administrazioei helburu hori betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak errolda horiek egiteko modua errazteko metodologia bat diseinatu du.
"Erreminta Gida"- Administrazioei energiaren eta klimaren arloan laguntzeko tresna.
Aurrez aurreko jardunaldia iraunkortasun, ingurumen eta energia arloetako teknikarientzat eta hautetsientzat. Euskal toki-administrazioei beren energia trantsizio eta klimatikoan laguntzeko proiektu berria aurkeztuko da. Bertan, administrazio horietako langileen lan-talde teknikoa eta energiaren arloko ezagutzak indartzera bideratutako jarduerak eta neurriak inplementatzeko laguntza tekniko eta finantzarioko programak aurkeztuko dira.
Jardunaldi informatiboa. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legearen nobedadeak eta Lege honek euskal Udalentzat dituen inplikazioak
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari da, eta aurreikustekoa da 2021eko azken hiruhilekoan indarrean sartzea.
Lege berritik euskal Udalentzat eratortzen diren betekizunak ulertzen, bereganatzen eta betetzen laguntzeko xedez, jardunaldi informatibo hau egitea proposatzen da.
Gaikako eraispena eta hondakinen banaketa eraikuntza-obretan
Gaikako eraispena eta jatorrian egiten den gaikako banaketa ezinbesteko baldintzak dira ekonomia zirkularra eraikuntza sektorean ahalbidetzeko. Prestakuntza-jardunaldi hauen helburua da eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketan inplikatutako eragileen ezagutza eta/edo prestakuntza hobetzea, dekonstrukzioa Euskadin hobeto ezartzeko eta hondakinak jatorrian banatzearen alde egiteko eta banaketa hori premiaz orokortzeko.
KOMUNITATEKO AUTOKONPOSTAJEARI BURUZKO IKASTAROA-2020KO EDIZIOA (on-line)
Euskadiko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 63/2019 Dekretua, Eusko Jaurlaritzak onartuta, indarrean dago. Dekretu horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan dauden komunitateko konpostajeko instalazioak antolatu eta bateratzea da, baita horien jarduera egokia izango dela ziurtatzea ere.