Skip to main content

Ingurumenaren Egoera Euskadin: 2030erako Ingurumen-esparru Programa berri baterantz

Webinar formatuko jardunaldi teknikoa honako helburu hauekin:

  • Europako etorkizuneko ingurumen-erronka nagusiak ezagutzea
  • “Euskadiko 2019ko Ingurumenaren Egoeraren” konklusio nagusiak ezagutzea
  • 2030erako Ingurumen-esparru Programa berria egiteko aurreikusita dauden lanez informatzea

Ekitaldiak Europako Ingurumen Agentziarekn presentzia nabarmena izango du.

 

Glasgow-eko COPerako bidea: klima-gobernantzarako eredu berriak bultzatuz (Zoom bidezko streaming-ean emango da)

Euskadik konpromiso sendoa du energia-trantsizioarekin eta klima-aldaketarekin. Duela bi hamarkada baino gehiagotik, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearekin lan egiten du, klima-aldaketa tokiko planoan txertatzeko hainbat dinamika eta tresnaren bidez: BEGen isuriak kalkulatzeko tresnak, udalerrien kalteberatasunaren eta klima-arriskuaren analisia, klima-aldaketa tokiko politiketan integratzeko gida metodologikoak, klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko lantaldeak...

Mintegia online. Lurzoruaren erabilera, klima-larrialdiaren eta trantsizio ekologikoaren aurrean

Lurra da planetako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Oinarrizko zerbitzuen iturria da gizakiarentzat eta ekosistementzat, eta, aldi berean, zeregin funtsezkoa du klima-prozesu globalen doikuntzan eta uren babesean.

opaketa honetan, EAEko lurzorua babesteko politiken orainari eta geroari buruzko ikuspegi orokor bat eskainiko da. Halaber, Lurzoruaren 2020rako Ingurumen Profila emango da ezagutzera, baita Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia lantzeko aurreikusita dagoen prozesua ere.

Aurkezpena: "Klimaren egoera Euskadin. 2025eko txostena

Klima-aldaketak eraginak izaten ari da, hala nola uholdeak (itsaso-mailak gora egin duelako), bero-boladak, muturreko gertakarien gehikuntza. Ihobe sozietate publikoak eta Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziak egindako "Klimaren egoera Euskadin lehen txostenean" Euskadiko klima-aldaketari buruzko aurkikuntza nagusiak aztertzen dira. Horren klimatologia hainbat eremu klimatikotan bereizten da (atlantikoa, mediterraneoa, trantsizioa), eta kalteak ditu, besteak beste, Bizkaiko Golkoarekin muga egiten duelako. 

Subscribe to