Skip to main content

WEB MINTEGIA Mahai-ingurua: Lurzoruaren erabilera klima-larrialdiaren aurrean

Lurzorua planetako baliabide natural garrantzitsuenetako bat da. Gizakiontzat eta ekosistemetarako ezinbestekoak diren zerbitzuen iturri bat da, eta, aldi berean, funtsezko rola jokatzen du klima-prozesu globalen erregulazioan eta uren babesean.

Topaketa honetan jarraipena emango zaio 2020ko ekainaren 17an egindako web mintegiari.

Ekonomia zirkularra sustatzea tokiko esparruan. Ekintzarako gida

Topaketa honen helburua, nagusiki, ekonomia zirkularreko ereduak eskaintzen dituen aukerak identifikatzen laguntzea da, bai udalerrietan eta bai eskualdeetan dauden eragileen eta interes-taldeen aniztasuna kontuan hartuz. Gainera, eremu horretan udal-entitateek landutako ekimenak aurkeztuko dira, eta “EKONOMIA ZIRKULARRA TOKIKO ESPARRUAN SUSTATZEKO GIDA” dokumentua aurkeztuko da, hain zuzen ere, Udalsarea 2030 sarearen ekonomia zirkularrerako lantaldearen bileren emaitza.

Euskadiko Lurzorua Babesteko Foru Soziala

Foro soziala herritarrei eta, bereziki, oraindik Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako  Estrategiaren diseinuan edo hedapenean parte hartu ez duten interes-taldeei irekitako urteroko parte-hartze topaketa gisa sortu da. Foroaren helburua elkarrizketa zabaltzea, begirada berriak erakartzea eta baliabide honen kudeaketa jasangarrian zeregin kolektiboa indartzea da. 

Udal hondakinen tasak lantzeko gidaren aurkezpen jardunaldia

EUDELek eta Udalsarea 2030ek sustatutako jardunaldi honetan “Udal hondakinen tasak lantzeko gida” aurkeztuko da.  Tresna hau Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareak garatu du, eta bere helburua da toki erakundeei laguntzea 7/2022 Legeak, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta bultzatzekoak, ezartzen dituen eskakizunetara egokitzen.  

Topaketan, arauek ezarritako erronka nagusiak jorratuko dira, laguntza teknikorako baliabideak aurkeztuko dira eta tasak ezartzeko erreferentzia izango diren esperientzia praktikoen berri emango da. 

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldia

Jardunaldiaren helburua garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkeztea da, iaz laguntza-agindurik gabe egon ondoren. Aginduaren eduki eguneratua ezagutaraziko da, nobedade nagusiak nabarmenduz.

Informazio-saio honen helburua toki-erakundeek agindu berria errazago ulertzea eta eskaerak behar bezala prestatzea da.

Jardunaldia udaletako teknikariei zuzenduta dago, batez ere ingurumen-teknikariei.

Deialdian sartu

Subscribe to