Skip to main content

Klima Azokak Euskadi zeharkatuko du, ekintza klimatikoa herritarrengana hurbiltzeko

Urriaren 17tik 26ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egingo da EAEko hiru lurraldeetan, eta ekimenaren ardatz nagusietako bat Klima Azokak izango dira. Azoka ibiltari horien bidez, Euskadiko plazak eta espazio publikoak topagune bihurtuko dira, eta lurra planeta zaintzeko eta eredu energetiko jasangarriago baterantz urratsak egiteko baliabideak eskainiko zaizkie herritarrei, modu ludiko eta praktikoan.

Bilbok berorako egokitzapena indartu du ibilbide klimatiko berriekin eta babesleku-sarea zabaltzearekin

Bilboko Udalak "Jarraitu itzalari" kanpaina jarri du abian, bero handiko aldietan oinezkoen mugikortasuna erraztea helburu duen ekimena, ibilbide klimatikoak sortuz eta babesleku klimatikoen udal-sarea indartuz. Jarduera hiriko klima-aldaketara egokitzeko estrategiaren barruan dago, eta azken hilabeteetan izandako tenperaturen igoerari erantzuten dio.

Helburua herritarrak hiriko hainbat punturen artean mugitu ahal izatea da, beroaren esposizioa minimizatuz eta bero-boladetan atseden hartzeko eta babesteko espazioetara erraz sartzeko aukera.

Euskadik 2005etik aurrera % 38 isurketa gutxiago sortu ditu, eta neutraltasun klimatikorako bidea sendotu du

Euskadi neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean dago. Gaur aurkeztutako 2024. urteko Berotegi-efektuko gas (BEG) isurien inbentarioaren aurrerapenaren arabera, autonomia-erkidegoak 15,8 milioi tona CO2 baliokide jaulki ditu, hau da, joan den urtean baino % 1 gutxiago eta 2005ean baino % 38 gutxiago. Bilakaera positibo hori hazkunde ekonomikoa eman den bitartean gertatu da, BPG % 2,2 hazi baita aldi berean.

Beherakada hori, batez ere, energia-sektorean isuriak % 5 jaitsi direlako gertatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei zuzendutako laguntzen deialdia ebatzi da: 2025ean, guztira 165 proiekturi eman zaie dirulaguntza, 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin (2.533.747 euro). Zenbateko hori lagungarria izango da toki-erakundeek beren ingurunea babesten eta zaintzen aurrera egin dezaten. Ingurumen-inpaktu handia eta positiboa izatea espero da.

Euskadik klima-egokitzapenaren alde egiten duen lana Brasilgo COP30en gaur aurkeztuko den BBCren serie berri batean islatuko da

Elkarrekin hazi ote daitezke giza gizarteak eta natura? Galdera hori da BBC-Erresuma Batuko irrati, telebista eta internet zerbitzu publikoak ekoiztutako serie berriaren ardatza -serieak Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundearen (UICN) bermea du-. Living Legacy (ondare biziduna) izenburupean, serie berri horrek esploratzen du nola lagundu dezaketen naturaren kontserbazioak eta babesak isurketak murrizten, ekonomiak sostengatzen eta pertsonen bizitza hobetzen.

Udalsarea 2030ek udal-hondakinen tasak egiteko tailerra antolatu du

Joan den ekainean, Udalsarea 2030ek 'Udal hondakinen tasak lantzeko gida’ aurkeztu zuen, tasa horiek kalkulatzeak toki-erakundeei dakarkien konplexutasuna dela eta. Tasa horiek sortutakoaren araberako ordainketara bideratuta egon behar dute. Orain, tailer batek lanerako espazio bat eskaini die udalerriei, zalantzak eta ekarpenak bateratzeko.

Euskadiko 28 udal eta eskualde-erakundetako profil teknikoko 30 bat pertsonak parte hartu zuten jardunaldian, bai arlo ekonomikokoak, bai ingurumenekoak.

Eusko Jaurlaritzak BIK 2050 proiektua abian jarri du Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketaren inpaktuetara eta itsas mailaren igoerara egokitzeko

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao buru izan da Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren lehen bileran. Proiektuaren helburu nagusia da Bilboko itsasadarraren inguruneko klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko soluzioak ematea, batez ere uholdeen, bero-boladen eta itsas mailaren igoeraren arriskuen aurrean.

Tokiko erakundeen Ekintza Plan Integratuak abian jartzeko EGEF laguntzen deialdia ireki da

Dagoeneko zabalik dago Ekintza Plan Integratuak (EPI) abian jartzeko EGEF laguntzen deialdia, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegi hirukoitzetik hiri-garapen jasangarria bultzatzea helburu dutenak, herritarrentzako bizi-kalitate hobea lortuz.

Laguntza horiek, EDIL Plana (Tokiko Garapen Integraturako Estrategia) izenekoak, 1.700 milioi eurotik gorako zuzkidura dute deialdi honetarako. Eskaera egiteko epea 2025eko otsailaren 28ra arte dago zabalik.

Subscribe to Klima aldaketa