Skip to main content

Europako hiriek eta eskualdeek biodibertsitateari eta klima-aldaketari buruzko hurrengo goi-bileretan duten zeregina aitortzea eskatu dute

Eskualdeen Europako Batzordeak (CoR, ingelesezko siglengatik) eskatu du hirien eta eskualdeen ekarpena berariaz aitortzea biodibertsitateari eta klima-aldaketari buruzko nazioarteko goi-bileren aurrean Europar Batasunak izango duen negoziazio-jarreran. Eskaera irailaren 29an egin zen, Ingurumenaren, Klima Aldaketaren eta Energiaren Batzordearen (ENVE) bilera batean. Bertan, batzordeko kideek Europar Batasuneko Kontseiluaren Irlandako Lehendakaritzako ordezkariekin eztabaidatu zuten.

Gipuzkoako toki entitateek laguntzak eska ditzakete Klima eta Energia Planak garatzeko

Joan den otsailaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak dirulaguntzak eman zituen trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren arloko plangintza, aurrezpen eta efizientzia energetikoa, eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko toki mailan. Diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean dago Klima eta Energia Planak sortzea.

Estatuko deialdi bat ireki da 2030 Agendari lotutako tokiko jasangarritasun-proiektuak bultzatzeko

Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Ministerioak diru-laguntzen deialdi berri bat ireki du tokiko erakundeentzat, 2030 Agendarekin bat datozen proiektuak sustatzeko. Guztira, 5,97 milioi euroko diru-laguntza bideratuko da, eta eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 8an amaituko da.

Laguntzek planak egitea eta eguneratzea nahiz proiektu zehatzak eta kontzientziazio-ekintzak finantzatzen dituzte.

Finantzaketa-mekanismoak hobetzea, Naturan Oinarritutako Konponbideak sustatzeko gakoen artean

Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak (ICLEI) Europako hainbat eskualdetan LAND4CLIMATE proiektuaren bidez egindako lana nabarmendu du. Proiektu hori Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOKak) eremu pribatuetan ezartzean oinarritzen da, erresilientzia klimatikoan aurrera egiteko. Ondorioa argia da: administrazioen eta jabeen arteko lankidetza funtsezkoa da.

Tokiko gobernuek funtsezko zeregina dute klimaren eta biodibertsitatearen alorreko asmoak tokian tokiko ekintza bihurtzeko, eta, beraz, lankidetza hori funtsezkoa da.

Legazpik bere lehen Klima eta Energia Plana onartu du 2030era arte

Legazpiko Udalak bere lehen Klima eta Energia Plana onartu du, 2030era arte indarrean egongo dena, trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko. Ibilbide-orri horren helburu nagusiak dira 2050erako udalerriaren neutraltasun klimatikoa lortzea, klima-aldaketara egokitzea areagotzea eta energia-pobrezia murriztea, bidezko trantsizioa bermatzeko ekintza gisa.

Dokumentu hau egiteko prozesuan herritarrek parte hartu dute, herritar guztiei irekitako inkesta baten bidez, eta Agenda 2030 Foroaren hiru saio egin dira.

Orio Klima Aldaketara Egokitzeko 2025-2030 Plana onartu du, horren eraginei aurre egiteko erresilientzia indartuz

Orioko Udalak Klima Aldaketara Egokitzeko 2025-2030 Plana onartu du, udalerrian dagoeneko nabariak diren klima-aldaketaren eragin nagusiei erantzuteko tresna estrategiko gisa. Horien artean daude itsas mailaren igoera, ibaien emariaren handitzea eta lurpeko ur-mailaren gorakada, eta horiek dagoeneko arazoak eragiten ari dira herriguneko zenbait eraikinetan uholdeen ondorioz.

Plan berriak erantzun integrala proposatzen du, lurraldearen egokitzapena eta espazio naturalen berreskurapena ardatz hartuta.

Trapagaran udal-lorezaintza eredu jasangarriago eta naturalizatuago baterantz doa

Trapagarango Udala pixkanaka eraldatzen ari da berdeguneen kudeaketa, ingurune bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokitzeko. 2016az geroztik, udalerriak jasangarritasun- eta biodibertsitate-irizpideak txertatu ditu lorezaintzako eta kontserbazioko ohiko lanetan, berdegune anitzagoak, naturalizatuagoak eta erresilienteagoak lortzeko helburuarekin.

Euskadik tokiko ekintza klimatikoarekiko konpromisoa indartzen du Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren bidez

Udalsarea 2030 euskal udalerri jasangarrien sareak Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari buruzko online informazio-jardunaldi bat antolatu du irailaren 15ean. EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, EAEko udalerri guztiei, bereziki 5.000 biztanle baino gehiago dituztenei edo dagoeneko Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana (KETP) garatzen ari direnei, zuzenduta egon da.

Oñatiko Natur Eskola: naturaren bidez klimara egokitzen den eraikina

Oñatiko Natur Eskola 1976an sortu zen, ikasteko espazio gisa, baina denborak aurrera egin ahala zaharkitu egin zen, zimenduetan arazoak zituen eta eraginkortasunari dagokionez ez zegoen egokituta. Gaur egun, birgaitze integral handinahi baten ondoren, eraikinak bere egiturazko arazoak konpontzeaz gain, Naturan Oinarritutako Konponbideen (NOK) laborategi bizi bihurtu da.

Eraikuntza bioklimatikoaren printzipioak aplikatu ziren, baita ezarri beharreko NOKak, hala nola fatxada naturala, estalki berdea, HDSJ...

Subscribe to Klima aldaketa