Skip to main content

  Atzera

Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira

Las experiencias locales de acción climático-energética destacan en el Comité Técnico de Udalsarea 2030
Atzo Donostian Udalsarea 2030en aurtengo hirugarren Batzorde Teknikoa ospatu zen. Jardunaldi horretan, sarera atxikitako berrogeita hamar bat tokiko erakunde bildu ziren, elkarlanaren garrantzia nabarmentzen duen eta esperientziak, helburuak eta baliabideak partekatzeko balio izan duen topaketan. Jardunaldiak funtsezko hainbat gai izan ditu ardatz, hala nola sarearen eta toki-erakundeen eguneratutako jarduerak, klima eta energia edo zenbait udalerriren esperientzia praktikoak.

Berrogeita hamar toki-erakunde inguru bildu ziren, besteak beste, sarearen azken aldiko jarduera, klima eta energia edo udalerri batzuetako esperientzia praktikoak aztertzeko.


Iñigo García Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumenerako zinegotziak hasiera eman dio saioari eta “gure udalerrietan jasangarritasuna bultzatzeko sarean lan egitearen garrantzia” nabarmendu du. “Udalsarea 2030 etengabe hazi da, elkarrekin lan egiten dugunean bidea errazagoa eta eraginkorragoa dela erakutsiz”, gehitu du.

Ondoren, Udalsarea 2030en jardueren errepaso orokorra hasi da. Bi berritasun nabarmendu dira: alde batetik, gaur egun lantzen ari diren gai nagusiak nabarmentzeko aurten ezarri diren web atal berriak; eta bestetik, Emisio Gutxiko Eremuetako lantaldeak amaiera eman diola bere jarduerari, laster argitaratuko den dokumentu batekin. Bertan, hiru urteko lanaren ondoren ikasitakoa eta jardunbide egokiak jasotzen dira.

Era berean, udalek eta eskualdeko erakundeek gauzatutako ekintzak identifikatzeko dinamikaren emaitzak jakinarazi dira. Dinamika horretan, energia-aurrezkiaren ziurtagiriak, egokitzapen neurriak edo amiantoaren erroldak bezalako alderdiei buruzko galderak egin ziren. Orain, dinamika horren emaitzak ezagutzera eman dira, eta kide guztiekin partekatuko den direktorio batean jasota geratu da.

Guztira, Euskadin ehun udalerrik baino gehiagok dute Klima eta Energia Plana (KEP) edo garatzeko bidean daude (5.000 biztanletik gorakoek 2026ko otsailerako garatuta izan behar dute, 1/2024 Legearen arabera).

Sarearen funtsezko eremuen artean klima eta energia daude. Idazkaritza teknikoak azaldu duenez, 4/2019 Legea eta Europako araudia erabat lerrokatuta daude, eta Alkateen Itunari atxikitzeak udalerriei baliabideak era laguntzak eskain diezazkiela adierazi da, legeria betetzeko. Duela gutxi saio tekniko bat eta kargu politikoentzat beste bat egin dira, ekimen hau hurbiltzeko helburuarekin. Gainera, baliabide ugari daude eskuragarri, esaterako, Klima eta Energia Plana (KEP) garatzeko metodologia edo hauek kontratatzeko gidak. Guztiak eskuragarri daude Udalsarea 2030en webguneko “Klima eta Energia” atalean.

Guztira, Euskadin ehun udalerrik baino gehiagok dute KEP bat edo garatzeko bidean daude (5.000 biztanletik gorakoek 2026ko otsailerako garatuta izan behar dute, 1/2024 Legearen arabera), eta ia 50 udalerri daude itunari atxikita edo atxikitzeko bidean, azken urtean nabarmen hazi den zenbakia.

Udalerri horietako bi Gasteiz eta Legazpi dira, eta atzo euren esperientziak partekatu zituzten. Gasteizek 2018an sinatu zuen, eta gainerako udalerriak atxikitzera animatu zituen. Gainera, hainbat aholku eman zituen, hala nola, “KEP-a errealitate bakoitzera adaptatzea” eta nahiz eta horren kudeaketa udaleko arlo jakin bati egokitu, “gainerakoak barne hartzea, pobrezia energetikoa bezalako gaiak garrantzitsuak izan daitezkeelako gizarte zerbitzuak bezalako arloetarako”. Amaitzeko, adierazi zuenez, “deskarbonizazioa eta klima aldaketara egokitzea erronka izugarriak dira, baina herritarrengandik edo enpresengandik gertu egon ahal izatea, udalerriok egin dezakegun bezala, erronka bezain handia den zortea ere bada”.

Legazpik, bere aldetik, iaz bat egin zuen Itunarekin eta bere KEP-a onartu du apirilean: “Legazpik ingurumenarekiko anbizio puntua du, eta horrek esparru ezin hobea ematen dio bide horri ekiteko konpromisoa hartzeko. Itunari atxikitzeak hau bultzatzen eta interes bereko eragileak ezagutzen laguntzen du”, adierazi zuen udal ordezkariak.

Udalsarea 2030 LIFE OCTOPUS proiektu europarraren bidez ari da lan hau bideratzen. Horretarako, hiru lan-ildo zehaztu dira udalerriekin, tokiko ekintzari laguntza eskaintzeko, proiektuaren bidez identifikatutako behar eta aukera batzuen arabera: KEP-a garatzen hasi ez diren 5.000 biztanletik gorako udalerriei laguntzea; tokiko ekintza klimatikoa bultzatzea, KEP-etan sartutako egokitzapen-proiektu integralak identifikatuz eta horiek ebaluatzeko eta jarraitzeko irtenbideak garatuz; eta, hirugarrenik, Alkateen Ituna bultzatzea, tokiko mailan egindako lana ikusarazteko eta balioesteko tresna gisa. 2026. urtearen hasieran Itunari atxikitako toki-erakundeak aintzatesteko ekitaldi bat aurreikusten da.

“Energia kontsumitzeaz gain, orain sortu ere egiten dugu. Partekatutako autokontsumoaren eta komunitate energetikoen arteko aldea, komunitate energetikoek nortasun juridikoa dutela da, horrek dakartzan inplikazioekin”.


Saioaren lehen zatia amaitzeko, Oscar Puche Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) kideak autokontsumo partekatuaren eta komunitate energetikoen arteko aldeak aztertu zituen jardunaldian. “Energia kontsumitzeaz gain, orain sortu ere egiten dugu. Partekatutako autokontsumoaren eta komunitate energetikoen arteko aldea, komunitate energetikoek nortasun juridikoa dutela da, horrek dakartzan inplikazioekin”. Hala ere, udal batek bietan parte har dezake. Alde batetik, komunitate energetiko izanda, bazkide kolaboratzailea bihur daiteke, besteak beste, lurzorua edo estalkiak utziz; edo bazkide kontsumitzailea bihurtu daiteke ekarpen ekonomikoa eginez eta, horrela, planta horretako energia kontsumitu dezake. Beste aldetik, partekatutako autokontsumoan parte hartu dezake eta udal ekipamenduak utzi, esate baterako udalaren jabetzakoa den kiroldegi paneldun bat, energia propioarekin funtziona dezakeena eta gainera soberan geratzen den energia pobrezia energetikoa duten etxebizitzetara banatuz. EEE eta EUDEL komunitate energetikoei buruzko gida bat lantzen ari dira, laster aurkeztuko dutena.

Udalerriak, tokiko ekintza jasangarriaren adibide


Batzorde Teknikoaren bigarren zatia klima eta energia arloan egin diren tokiko ekintzen esperientzia praktikoa partekatzeko gunea izan da. Horietako bat, Donostiako Arteleku plazako proiektua izan da, non Hiri Drainatze Sistema Jasangarria (HDSJ) ezarri zen: “Eraikinek kota baxua zuten eta, ibaiaren ondoan zeudenez, askotan uholdeak izaten ziren. Hainbat irtenbide ezarri genituen, hala nola kota igotzea, euri uraren tankeak eraikitzea edo ibaiko ura behar bezala pasatzen utziko duen zubi bat eraikitzea. Lurzoruaren ezaugarriak, herritarren parte hartze prozesu bat eta mantenuaren balorazioa ikusi ondoren, hiru HDSJ ezarri ditugu: infiltrazio putzuak, iragazteko guneak eta euritarako berdegune iragazkorrak”, azaldu du Joseba Rodriguez udal ordezkariak, zonalde berdeetan eta putzuetan lortutako emaitza onak nabarmendu dituenak.

Batzorde Teknikoan ekintza jasangarriko tokiko bi ekimen gertutik ikusi ziren: Donostiako Arteleku plaza, non SUDS ezarri ziren, eta Oñatiko Natur Eskola bioeraikuntzaren bidez birgaitzea.

Oñatin, Natur Eskolaren eraberritzea gerturatu dute adibide gisa. Bioerainkuntzan oinarrituta dago eta hiru helburu izan ditu: eraginkortasun energetikoa, osasungarritasuna eta inpaktu txikia izatea. “Erreforma integral batetik abiatzen gara eta inplementatu beharreko konponbideak aukeratzeko lan-metodologia bat ezartzen dugu. Horien artean, teilatuan HDSJ bat ezarri, hondakinak kudeatzeko sistema bat sortu, konpostajearekin eta ur zikinaren kudeaketa balioztatzeko sistemarekin, udan maximoa xurgatu eta neguan kontsumoa murriztuko zuen argi sistema bat ezarri, eraikina egurrez forratu...”.

Batzorde Teknikoak tokiko ekintza jasangarrien adibideak partekatzeko balio izan duen bezala, badira funtzio bera bete nahi duten online tresnak ere: Mari Mar Alonso, Ihobeko Ekintza Klimatikoaren zuzendariak, NOKen bisore interaktiboa aurkeztu zuen eta udalerriak hori erabiltzera animatu zituen; izan ere, horrelako ekintzak garatu dituenak horiek igotzeko aukera izan dezan eta ideiak mahai gainean dituenak errazago gauzatu ditzan balio du. “Irtenbide bakoitzaren diseinuari buruzko informazioa dago, informazio ekonomikoa, inpaktuei buruzkoa... Hemen inplementatutako konponbideak igotzea egingarria dela kontatzea eta NOK proiektu gehiago sor daitezen sustatzea da. Horiek dokumentatzea funtsezkoa da, gero erreplika daitezen”.

Hondakinak, udal lehentasun


Amaitzeko, sareak legegintzaldi honetarako duen beste lan ildo nagusia jorratu zen: hondakinak. Udalerriak euren erroldak sortzen jarraitzen dute, sarearen laguntzarekin. Honek laguntza teknikoa eskaintzen du amiantoudala@ihobe.eus helbidean eta gida metodologikoa eta erabilera eskuliburua eskuragarri ditu. Baita hondakinen tasak kalkulatzeko ere, sorreraren araberako ordainketara bideratua, aurten aurkeztu baita horien gida metodologikoa. Gainera, jardunaldi bat egin da xehetasunez aztertzeko eta zalantzak argitzeko. Online dago ikusgarri.

Garapen iraunkorreko ekintzak garatzen dituzten toki-erakundeentzako aurtengo deialdiak 264 eskaera jaso ditu, 2007tik izan den jendetsuena.

Azkenik, garapen iraunkorrerako ekintzak garatzen dituzten tokiko erakundeentzako dirulaguntzaren 2025 aginduan 2007tik eskaera gehien jaso dituen deialdia. Beste urte batzuetan ez bezala, gehienak (62) hondakinen lerroan sartu dira (asko amianto-er), bigarren eskatuena (56) klima aldaketaren ildoa izan da (asko KEP-a sortzeko eta NOK ak ezartzeko) eta hirugarrena (48) natura ondarerako. Bestalde, Asteklima 2025ek 138jarduera bildu ditu eta 46 tokiko erakundek parte hartu dute.

Laster, hainbat ekitaldi interesgarri egongo dira: lurzoru kutsatuei buruzko prestakuntza (abenduaren 1ean gaztelaniaz eta 3an euskaraz), Lurzoruaren Munduko Eguna abenduaren 5ean (abenduaren 2an online saio batekin), Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (azaroaren 22tik 30era) eta Euskadiko Udal Hondakinen Ingurumen Profilaren aurkezpena (azaroaren 27an).