Topaguneak
3Lurralde-topaketak
Udalsarea 2030ek topaketak bultzatzen ditu lurralde historiko bakoitzean – Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan –. Topaketa horietan, udalek eta eskualdeko erakundeek ezagutza partekatzen dute, eta esperientziak eta irtenbideak trukatzen dituzte tokiko ekintza jasangarria eta Euskadiko Tokiko 2030 Agenda bultzatzeko.
Horietako bakoitzak, azken batean, Sarean parte hartzen duten kide guztientzat baliagarria izan daitekeen eskuratutako jakintza eskaintzen eta jasotzen du.
Lurralde-topaketa horiek izaera politiko-teknikoa dute, eta bertaratutako erakundeek beren esperientziak aurkezten dituzte, gainerako parte-hartzaileentzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak.