Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak 2025-2035 Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartu du, udalerriak funtsezko eragile gisa nabarmenduz

Eusko Jaurlaritzak joan den abenduan onartu zuen 2025-2035 Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plan berria (EMJP). Hamar urtez indarrean egongo den ibilbide-orria da, eta bere helburua garraio-eredu eraginkorrago, deskarbonizatua eta lurraldean integratuago bat lortzea da. Iaz aurkeztu ondoren, dokumentuak ekarpenak jaso ditu, eta orain onetsi da hurrengo hamarkadarako behin betiko esparru estrategiko gisa.

Udalsarea 2030ek udal-hondakinen tasak egiteko tailerra antolatu du

Joan den ekainean, Udalsarea 2030ek 'Udal hondakinen tasak lantzeko gida’ aurkeztu zuen, tasa horiek kalkulatzeak toki-erakundeei dakarkien konplexutasuna dela eta. Tasa horiek sortutakoaren araberako ordainketara bideratuta egon behar dute. Orain, tailer batek lanerako espazio bat eskaini die udalerriei, zalantzak eta ekarpenak bateratzeko.

Euskadiko 28 udal eta eskualde-erakundetako profil teknikoko 30 bat pertsonak parte hartu zuten jardunaldian, bai arlo ekonomikokoak, bai ingurumenekoak.

Euskadiko udalek 2026ko Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dezakete dagoeneko

Euskadiko udalek dagoeneko presta dezakete Europako Mugikortasun Astearen (EMA) edizio berrian parte hartzea. Europako Batzordeak hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko duen kanpaina nagusia da. 2026ko irailaren 16tik 22ra, Europako milaka hiri eta udalerrik berriz ere hainbat jarduera antolatuko dituzte desplazamendu jasangarriagoak, seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzeko. Horretarako, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak aurtengo kanpaina antolatu eta zabaltzeko hainbat laguntza-baliabide eskuragarri jarri ditu.

Erandioko Udalak hutsik dauden lurzoruen inbentarioa egin du hiri-plangintza hobetzeko

Erandioko Udalak hutsik zeuden lurzatien inbentarioa egin zuen 2024an, hiri-plangintza hobetzeko eta lurzoruaren erabilera optimizatzeko. Eguneratuta ez zegoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrean, ekimen horri esker, udalak oinarri tekniko sendoa izan du erabaki iraunkorragoak eta bere lurralde-errealitatera egokituak hartzeko. Intereseko 415 lursailen eta 867.282 m2-ko fitxa teknikoa bisitatu, aztertu eta eguneratu zen.

Eusko Jaurlaritzak BIK 2050 proiektua abian jarri du Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketaren inpaktuetara eta itsas mailaren igoerara egokitzeko

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao buru izan da Bilbao Itsasadarra eta Klima-BIK 2050 proiektuaren lehen bileran. Proiektuaren helburu nagusia da Bilboko itsasadarraren inguruneko klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko soluzioak ematea, batez ere uholdeen, bero-boladen eta itsas mailaren igoeraren arriskuen aurrean.

Udalsarea 2030ek eta Uribe Kostako mankomunitateak harremanak sendotu eta esperientziak partekatu dituzte

Uribe Kostako mankomunitatea eta hori osatzen duten zazpi udalak aspalditik dira Udalsarea 2030eko kide aktiboak. Asteazken honetan, otsailaren 12an, eskualdeko topaketa egin zuten guztiek, sarearen jarduera-ildoak freskatzeko. Era berean, herri horien arazoak eta beharrak zuzenean ezagutzeko gunea izan zen, ingurumen-gaietan, hala nola klima eta energian, erosketa eta kontratazio berdean edo hondakinen kudeaketan.

Gasteizek Oinez Doazen Hirien Sarearen XIII. Kongresua hartuko du urriaren 22tik 24ra bitartean

Datorren urriaren 22tik 24ra, Gasteiz izango da Oinez Doazen Hirien Sarearen XIII. Kongresuaren egoitza. Topaketa horrek euskal hiriburua mugikortasun jasangarriaren, espazio publikoaren eta hiri-plangintzaren arloko profesionalen, udal-arduradunen eta adituen topagune bihurtuko du. “Berdez ibili” lelopean, kongresuak oinezkoentzako egokitasunaren garrantzia azpimarratuko du, hiri bizigarriagoak, inklusiboagoak eta erresilienteagoak eraikitzeko funtsezko elementu gisa.

Tokiko erakundeen Ekintza Plan Integratuak abian jartzeko EGEF laguntzen deialdia ireki da

Dagoeneko zabalik dago Ekintza Plan Integratuak (EPI) abian jartzeko EGEF laguntzen deialdia, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegi hirukoitzetik hiri-garapen jasangarria bultzatzea helburu dutenak, herritarrentzako bizi-kalitate hobea lortuz.

Laguntza horiek, EDIL Plana (Tokiko Garapen Integraturako Estrategia) izenekoak, 1.700 milioi eurotik gorako zuzkidura dute deialdi honetarako. Eskaera egiteko epea 2025eko otsailaren 28ra arte dago zabalik.

Subscribe to