Skip to main content

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2018

Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen isuriak % 4 murriztu ziren 2018an, 2017koekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,9 milioi tona isuri ziren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako Berotegi-efektuko Gasen 2018ko Inbentarioaren arabera. Inbentarioaren 2018ko edizioa egiteko erabilitako metodologia kanpoko talde batek egiaztatu du, Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak inbentarioak egiteko emandako jarraibideei jarraikiz.

Klimatek: Euskal Autonomia Erkidegoko energia-sektorearen erresilientzia klimatikoa

Dituen ezaugarriak direla kausa, energiaren sektoreak klimarenaz haragoko inguruabarren eragina ere nozitzen du: legedia, garapen teknologikoa, finantzaketa
eta ekonomia, kontsumitzaileen portaera, geopolitika, etab. Era berean, klima-aldaketak ere eragina izan dezake aldagai horien etorkizuneko bilakaeran, eta horrek
«zeharka» eragin diezaioke energia-sektoreari. Nazioartean hedatutako joerek -trantsizio energetikoko prozesuek, kasu- ere eragina dute horretan

Ohiko akatsak kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzean

Arrisku horiek prebenitzeko eta lizitazioen kalitatea hobetzeko, argitalpen honek kontratazio-agirietan ingurumen-irizpideak sartzerakoan ohikoenak diren akatsetako batzuk jasotzen ditu, eta horietako bakoitzerako arazoa non dagoen eta nola zuzendu daitekeen aurkezten du, adibide zehatzekin ilustratuta.

2020ko Euskadiko Ingurumen Profila. Lurzoru Kutsatuak

Euskadi 2020 Ingurumen Profila Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kalitatearen egoeraren bilakaerari buruzko informazio argia eta zehatza ematea helburu duen tresna da, adierazle esanguratsuen bidez. Dokumentuak Euskadiko lurzoruaren egoerari buruzko informazioa aurkezten du, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurune natural horretan duela gutxi izandako historian eragina izan duten inguruabarrak kontuan hartuta.

Konpongarritasunaren egoera EAEn

Ekonomia zirkular bateranzko bilakaerak ekodiseinutik birmanufakturara edo birziklatzera doazen estrategiak aplikatzea eskatzen du.

Estrategia horietako bat konponketa da, produktu baten bizitzaren amaiera-data atzeratzea ahalbidetzen duena, akatsen bat detektatu ondoren. Iraunkortasun arloari dagokionez, produktua gehien erabiltzea ahalbidetzen duten estrategien azken maila da konponketa, birmanufakturaren, berregokitzearen, berritzearen eta berrerabiltzearen atzetik, eta birziklatze-estrategien aurreko urratsa da.

Ihoberen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei - 2020KO TXOSTENA

35 urtetik gorako ibilbide batez, Ihobek eta beraren jardunean parte hartu duten eta parte hartzen duten pertsona guztiek, beraren kolaboratzaile eta bezero guztiekin, ekarpena nabaria egin diote Euskadiko ingurumenaren hobekuntzari eta garrantzia hartzen ari diren alorrei buruzko ezagutza garatzeari eta transmititzeari.

Klima Aldaketa eta energia trantsizioa Euskadin

Ikerketa honen helburua Euskadiko herritarrek klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruz dituzten pertzepzio eta jarrerak aztertzea izan da. Landa lana 2021eko martxoaren 1etik 9ra egin zen.

Subscribe to