Skip to main content

‘Inguru Minguru’ edo nola sentsibilizatu haurrak ingurumenari buruz Uribe Kostan

Uribe Kostako Mankomunitateak herriko ekimen bat jarri du abian, haurrak eta gazteak ingurumenaren zaintzaren inguruan sentsibilizatzeko. ‘Inguru Minguru’ izenburupean, proposamen honek 4 eta 18 urte bitartekoentzako tailerrak eta udalekuak eskaintzen ditu.

2018az geroztik, 2.100 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte ‘Inguru Minguru’-ren jardueretan

Udalsarea 2030 aurrera doa 2030 Agendaren jomugen azterketan, tokiko eremutik ekarpenak egiteko

2030 Agendari buruzko lantaldearen laugarren saioan GJH hauek landu ziren: 8. GJH, Lan duina eta hazkunde ekonomikoa; 9. GJH, Industria, berrikuntza eta azpiegitura, eta 10. GJH, Desberdintasunak murriztea. GJH horiek, OPAROTASUNAren blokean bilduta, aurrerapena eta oparotasuna sustatzea dute helburu, kalitatezko enpleguaren, ekintzailetzaren kulturaren edo berrikuntzaren bidez, eta ingurunearekin harmonian eta pertsona guztiek aukera berberak izan ditzaten lan eginez.

Oñatiko Natur Eskola: naturaren bidez klimara egokitzen den eraikina

Oñatiko Natur Eskola 1976an sortu zen, ikasteko espazio gisa, baina denborak aurrera egin ahala zaharkitu egin zen, zimenduetan arazoak zituen eta eraginkortasunari dagokionez ez zegoen egokituta. Gaur egun, birgaitze integral handinahi baten ondoren, eraikinak bere egiturazko arazoak konpontzeaz gain, Naturan Oinarritutako Konponbideen (NOK) laborategi bizi bihurtu da.

Eraikuntza bioklimatikoaren printzipioak aplikatu ziren, baita ezarri beharreko NOKak, hala nola fatxada naturala, estalki berdea, HDSJ...

Toki-esparrutik ekonomia zirkularra sustatzeko gidaliburua

Gidaliburu edo koaderno hau Udalsarea 2030eko Ekonomia Zirkularraren Taldeak sortu zuen. Lankidetza eta sare-lana dira Udalsarea 2030ek egiten duen lanaren nolakotasun nagusiak, eta helburu horrekin, euskal udalerriek sare haren gaikako
lantaldeetan -denbora-mugaketa dutenetan- parte har dezakete. Lantalde horrek ikaskuntza-prozesu bat eratu du, toki- eta eskualde-administrazioko langileei
toki-jasangarritasuneko -dagokigun kasuan, Ekonomia Zirkularreko- prestakuntza emate aldera, elkarren artean ezagutza parteka dezaten. Egindako bileretan,

Ibilgailu-alternatiben arteko ingurumen-alderaketa Elektrikoa, hibridoa eta konbustiokoa. Laburpen Exekitiboa

Txosten honek ibilgailu mota batzuen (konbustiokoak, hibridoak eta elektrikoak)
ingurumen-inpaktuak laburbiltzen ditu, ibilgailuon bizi-ziklo osoa kontuan hartuta
eta inpaktuak bizi-zikloaren analisien bitartez zenbatetsita1. Analisia egitean ibilgailuak
tamainaren, ibilbide motaren (hiri barnekoa, errepidekoa edo mistoa) eta geografiaren
arabera (Espainia, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasil)
desberdindu dira.

PRODUKTU ETA ZERBITZUEN INGURUMEN-AZTARNAREN METODOAK. BIZI-ZIKLOAREN ANALISIA

Hemen aurkezten den gidak dokumentu independente batzuk biltzen ditu produktuen eta zerbitzuen inguru men-analisirako metodo nagusien ezaugarriak, funtzionamendua eta aplikagarritasuna modu errazean azaltzeko asmoz. Gaur egun, hainbat metodo daude produktu/zerbitzu baten ingurumen-profila aztertzeko eta ingurumen-lehenta sunak ezartzeko.

6 urte ekodiseinuaren inguruko prestakuntza praktikoa sustatzen. Basque Ecodesign Hub. 2015-2020 Txostena

EAEko ekodiseinuaren arloko prestakuntza-jardueraren muina da Basque Ecodesign Hub: prestakuntzarako, proiektu-garapenerako eta ikerketarako zentroa da ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren arloari dagokionez.

Basque Ecodesign Center-en (BEdC) jardueretako bat da Basque Ecodesign Hub. BEdC 2011n sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren, sektore pribatuko enpresen eta sektoreetako elkarteen eta klusterren arteko lankidetza-akordio publiko-pribatua da. Haren helburua ekodiseinu-proiektuak sustatzea eta garatzea da.

Subscribe to