Skip to main content

Ihobeko Ingurumen-adierazpena 2022

Ingurumen-adierazpen hau gardentasun- eta informazio-tresna bat da. Ihoberen ingurumen-portaera jasotzen du, eta sozietate publiko horrek azken urte honetan egin dituen proiektu eta zerbitzuak nabarmentzen ditu. Gainera, gure konpromisoa berresten du: ingurumena etengabe hobetzeko ekintzak egitea. Adierazpenak Ihoberen ingurumen-kudeaketako sistemaren deskribapena eta gai honetako gure politika jasotzen ditu. Horrez gain, erakundeak gure helburu, xede eta ingurumen-inpaktu esanguratsuei dagokienez izan duen portaerari buruzko informazioa biltzen du.

Ekoetxea sare berria (2022-2024)

A Argitalpen honek Ekoetxea Sarearen eraldaketa-prozesua azaltzen du (2022-2024 urteen artean). Euskadiko Ingurumen Zentroen sareak asmo eta misio berri bat hartzen ditu bere gain. Alde batetik, pertsonengan pentsatzeko eta modu jasangarritasunean jarduteko modua aldatzeko asmoz etapa berria hasi da. Bestalde, ingurumen-politiken bidez, sareak eraldaketa ekosoziala bultzatuko du, modu digital eta presentzialean ingurune enblematikoetan, herritarrak inplikatzeko eta herrialdeari balioa sortzeko .

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2023ko uztaila)

Dokumentu hau Basque Ecodesign Center-ek zaintza-sistemaren bidez hartutako ezagutzan oinarrituta garatzen dituen ingurumen-zaintza estrategikoko txostenen bigarren edizioa da. Sei jarduketa-gaitan egituratuta dago. Gai horiek Europako Itun Berdearen jarduketa-ardatz nagusiek hartzen dituzte barnean.

Edizio honetan, sei ardatz tematiko horien inguruan izandako aurrerapen eta berrikuntza nagusiak biltzeaz gain, Ekonomia zirkularrari buruzko 2024rako 10 jarduketa-gako nagusitzat hartzen diren horietan jasotako informazio guztia biltzen du.

Klima-aldaketaren bereizmen handiko agertokiak Euskal Autonomia Erkidegorako, berotegi-efektuko gasen metaketa-ibilbideak erabiliz: RCP 4,5 eta 8,5

Euskadin hainbat proiektu gauzatu dira klima-aldaketaren eskualdeetako agertokiak ezartzeko, eta horien bidez espazio- eta denbora-bereizmen handiko datuak lortu dira hainbat agertokitarako.

 

Agiri hau, 8,5 eta 4,5 metaketa-ibilbideetarako, alborapenak zuzentzeko metodologiak erabiliz, espazio- eta denbora-bereizmen handiko agertokiak ezartzeko egin diren bi proiektuen laburpen bat da. Joera historikoak eta hezetasun erlatiboari, eguzki-erradiazioari eta haizearen abiadurari buruzko proiekzioak deskribatzen dira.

 

Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2021

Berotegi Efektuko Gasen emisioak %15 murriztu dira 1990. urtearekin alderatuta: 20,8 milioi tona CO2 baliokide izatetik 17,6 milioi tona CO2 baliokide izatera.

2021. urtean, emisioak %8 handitu ziren, 2020arekin alderatuta, SARS-CoV-2 pandemiaren ondorioz sektore ia guztietan emisioak jaitsi egin zirelako.

Eskolako Agenda 2030 programaren Udal Dimentsioa

Gida honen helburua da tresnak ematea Eskolako Agenda 2030 berria udal dimentsiotik garatzen laguntzeko, bi ikasturteko iraupenarekin . Parte-hartzaile guztiak biltzen dituen eskema bat eskaintzen saiatzen da hizkuntza, helburuak, egutegia, lan-metodologia eta zenba-kitutako gakoak ikus daitezke.

Udalsarea 2030ren 2026ko Plan Estrategikoa

Sarearen 20. urteurrenetik, Euskadin 2030 Agendaren hedapen zabaletik eta datozen urteetako tokiko politiken norabidea markatuko duten hainbat ingurumen-plan, -programa eta -araudien onarpenetik, 2026 Plan Estrategikoa jaio da.

Klimatek: Klima-aldaketak Oka ibaiaren estuarioan dituen ondorioen modelizazio pilotua - OKAKLIMA

“Klima-aldaketak Oka ibaiaren estuarioan (Bizkaia) dituen ondorioen modelizazio pilotua, Euskadiko estuarioetan hartu beharreko egokitzapen-neurriak zehazteko” azterlanaren —OKAKLIMA proiektua— helburu orokorra da klima-aldaketak EAEko estuarioen dinamikan eragindako ondorioen ebaluazioa egitea, Oka ibaiaren estuarioa ardatz hartuta, eremu pilotu gisa. Lehen etapa hori funtsezkoa da klima-aldaketaren aurrean estuarioen erresilientzia areagotzeko hartu beharreko egokitzapen-neurriak zehazte aldera.

2021-2024 urteetako Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren planaren 2022ko Jarraipen eta Ebaluazio txostena

Kontuan hartuta 2022ko jarraipen txostenaren emaitzak, ondorioztatzen dugu modu egokian lanean
ari garela energia, arintzea eta EAEko klima aldaketarekiko egokitzapena integratzeko egindako
ekintzekin bat etorriz. Txosten honetan ekimenen, ardatz estrategikoen eta jarraipen adierazleen
aurrerapen maila analizatu da.

Planaren 15 ekimenen aurrerapen mailarekin bat etorriz, lortu den batez besteko balioa % 48koa
da, eta horrek esan nahi du planak indarrean daraman urte eta erdian, nahi zenaren ia-ia erdia lortu

2023ko Ingurumen Komunikazio Eskolaren memoria

Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Ingurumen Informaziorako Kazetarien Elkarteak (APIA) Ingurumen Komunikazioko Eskola sustatzen dute. 2023an eskolak“ Ingurumen gaiak gazteekin eta gazteentzat nola komunikatu” izan du gai nagusia.

Ingurumen Komunikazioko Eskolaren bosgarren edizioa 2023ko irailaren 7an eta 8an egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroetan. Aurten ere, Donostiako Miramar Jauregia ingurumen-erronka handiei buruzko hausnarketa egiteko gune bihurtu zen, eta oraingoan gazteak izan zituen ardatz.
Subscribe to