Informazio Jardunaldia: Hurrengo Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren aurrerapena
Batzar honen helburua da Euskadiko 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren zirriborroa partekatzea erosketa publikoaren arloan aurreko programara atxikitako erakundeekin, hasierako elaborazio-fasetik egin zuten kontribuzioa aitortuz. Programa horren eta Euskadiko 2020 Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publikoaren Programaren arteko trantsizioari eta ondorengo hedapenari buruz eztabaidatuko da. |
Sari banaketa: Klimametraje mikrokortu lehiaketaren II. edizioa
Klimametraje mikrokortuen lehiaketaren II. edizioaren sari banaketa azaroaren 30ean egingo da Golem zinemetan.
Ekitaldian zehar Klimametraje 2023ra aurkeztutako mikrokortuak proiektatuko dira eta bertaratutakoek publikoaren sariaren erabakian parte hartu ahal izango dute.
Epaimahaia hainbat profiletako emakumeek eta gizonek osatuko dute, bai ikus-entzunezkoen sektorekoak, bai klima-aldaketaren eta haren ingurumen-eraginen azterketaren esparrukoak.
Udalerriak klima-aldaketari egokitzeari buruzko estatuko jardunaldia. Klima-aldaketari egokitzea udal esparruan: baliabideak eta kasu praktikoak (JARDUNALDI ATZERATUTA)
OHARRA: DATA BERRIRA ARTE ATZERATUTAKO JARDUNALDIA
Alkateen Ituna mugimenduari lotutako Bulegoak, Ihobe sozietate publikoaren lankidetzarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu du klima-aldaketari egokitzeko udal planei buruz. Udal esparruan egokitzeko planei lotuta dauden jardunbide egokiak aurkeztuko dira bertan, eta mota horretako politikak ezartzen ari diren hirien esperientzia azalduko da, baita lorpenak eta zailtasunak aztertu ere.
ASTEKLIMA 2023: ZIRKULARRAK BIZ. Bizkaian egindako produktu zirkularrak.
Ekostegun honek -- Ekonomia Zirkularreko Osteguna -- parekatu nahi du euskal erakundeak nola ari diren txertatzen ekonomia zirkularraren printzipioak beren produktu eta zerbitzuetan.
Euskal kostaldea gaur, gure etorkizuna definitzeko
Ozeanoen Munduko Egunarekin batera, webinar formatuko jardunaldi tekniko hau egingo da honako helburu hauekin: Eusko Jaurlaritzak Euskadiko itsas inguruneari buruz egindako diagnostikoa aurkeztea, emaitza esanguratsuenak sozializatzea eta etorkizunerako erronkak identifikatzea.
Tokiko ekoberrikuntza klimatikorako diru-laguntzak
Helburuak: Laguntzen oinarriak azaltzea; erakunde onuradunei eskabideak aurkezten laguntzea;aurkeztu beharreko proiektu onak identifikatzea; zalantzak argitzea.