Skip to main content

Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia-KLIMA 2050ren lehen tarteko ebaluazioa

Lehen txosten horren arabera, Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia-KLIMA 2050ren lehen aldirako (2015-2020) definitutako 70 ekintzetatik, 2017an % 76 exekutatzen ari ziren, % 10 inplementatzen hasi gabe zeuden eta % 14 osorik inplementatuta zeuden. Oro har, esan liteke % 47 aurreratu zela KLIMA 2050 Estrategiaren exekuzioan.klima aldaketa

2021eko Euskadiko Itsas Ingurunearen Egoeraren diagnostikoa

2021eko Euskadiko Itsas Ingurunearen Egoeraren diagnostikoa Euskal Erkidego Autonomoaren (EAEn) 2030erako Bioaniztasun Estrategiako itsas inguruneari buruzko jarduketak abiarazteko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak Aztirekin elkarlanean egindako lan handiago baten laburpena da.

Erosketa eta kontratazio publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat

Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek aitortu zuten ingurumenaren degradazioaren eta gizarte-bidegabekeriaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela.

Harrezkero, Euskadi ekonomia- eta gizarte-garapeneko eredu jasangarrietaranzko trantsizioaren buruan dauden Europako lurraldeen artean egon da, eta erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak modu sendo eta egonkorrean eta plangintza estrategikoaren maila guztietan integratzeko konpromisoa hartu du.

Kostaegoki II. Euskal kostaldean klima-aldaketara egokitzeko orientabideak

Klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko itsasertzeko antolamenduan eta plangintzan biltzen diren politika, plan eta estrategietan sartzeak urrats handiak eman ditu azken urteotan EAEn klimaaldaketara egokitzeko garatu diren tresnei, metodologiei eta azterlanei esker. Kostaegoki proiektuak, ildo horretan, informazioa eta laguntza-tresnak ematen ditu, erakunde eskudunek kostaldeko plangintzaren eta kudeaketaren esparruan klima-aldaketaren erronkei aurre egin diezaieten.

EAEko CO2 ex ante xurgapenen kalkulagailua

Euskal Autonomia Erkidegoko CO2 ex ante xurgapenen kalkulagailua-ren helburua kudeaketa-tresna bat eskaintzea da, honako hauei lotutako karbono dioxidoaren xurgapenak modu errazean zenbatesten laguntzeko EAEko biomasa eta lurzorua, hainbat erabileratakoak (basogintza, belarki-laboreak, labore iraunkorrak eta larreak), karbono-baliabideak
modu egokiagoan kudeatu ahal izateko (karbono-hustutegiak, batez ere).

Gainera, ezaugarri egokiak dituzten xurgapen-proiektuen garapena sustatu nahi da, emisioak konpentsatzeko ekimenetan kontuan har daitezen.

Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak

‘Euskadiko 2021eko ekonomia zirkularraren adierazleak’ argitalpena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak, Ihobek, argitaratu zuen, eta bertan, Europak euskal ekonomiaren zirkulartasuna neurtzeko ezinbestekotzat jotzen dituen 14 adierazle jasotzen dira. Hainbat arlo neurtzen dira: ekoizpena eta kontsumoa, bigarren mailako lehengaiak, lehiakortasuna edo berrikuntza, besteak beste.

2021eko Ihoberen Memoria

Ihoberen memoria formatu interaktiboan dago eskuragarri (https://memoria2021.ihobe.eus/eu/), eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak 2021eko ekitaldian izan dituen emaitza nagusiak eta Euskadiko Itun Berdea betetzean izan duen eragina aztertzen ditu.
Subscribe to