Skip to main content

Euskadik klima-aldaketari aurre egiteko zazpi urtetan zehar garatutako konponbideak partekatuko ditu ADAPT AKTION 2050 foroan

Azaroaren 24an eta 25ean ADAPT AKTION Euskadi 2050 egingo da Bilbon. Klima-aldaketara egokitzeko konponbideen foroa da. Bertan, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuan lortutako emaitza, esperientzia eta ikaskuntza nagusiak partekatuko dituzte eta Euskadi klima-aldaketara egokitzeko hurrengo etaparen erronkak aztertuko dituzte.

ADAPT AKTION Euskadi 2050 ekimenean erakundeetako ordezkariak, teknikariak eta ekintza klimatikoari lotutako eragileak bilduko dira, emaitzak, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Klima-egokitzapena tokiko eskalan, ADAPT AKTION Euskadi 2050 ekitaldiaren ardatz nagusietako bat

Datorren hilabetean, 'ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen foroa'-k amaiera emango dio LIFE IP Urban Klima 2050 Europako proiektuaren zazpi urteko lanari. Azaroaren 24an eta 25ean egingo den ekitaldiak Euskadiko klima-ekintzarako etapa berri bati ekiteko balioko du, erresilientziaren bidean aurrera egiten jarraitzeko. Eszenatoki berri hori prestatzeko, funtsezkoa da tokiko erakundeen parte-hartzea.

Europako Batzordeak Udalsarea 2030 aintzatetsi du tokiko klima-ekintzako jardunbide egokiaren adibide gisa

Europako Batzordeak Udalsarea 2030 nabarmendu du Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren esparruan jardunbide egokiaren adibide gisa, tokiko ekintza klimatikoa bultzatzeko maila anitzeko gobernantzaren euskal ereduari balioa emanez. Aintzatespena ekimen europarrak argitaratutako artikulu batean jasotzen da. Bertan, udalerri jasangarrien euskal sareak administrazioen eta toki-erakundeen artean klima- eta energia-politikak koordinatzeko erreferentziazko plataforma gisa duen zeregina azpimarratzen da.

Oarsoaldea Garapen agentzia, Ermuko eta Kripaneko Udalak eta Donostiako Intxaurrondo Ikastolak sarituak izan dira Asteklima 2025ean Klimaren Aldeko Ekintzen barruan ekimen onenak izan direlako

Gaur aintzatetsi zaie Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari ekimenik aipagarrienak izan baitira klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Astea-ASTEKLIMAn. Ekitaldian egon dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea, biak Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa.

Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira

Atzo Donostian Udalsarea 2030en aurtengo hirugarren Batzorde Teknikoa ospatu zen. Jardunaldi horretan, sarera atxikitako berrogeita hamar bat tokiko erakunde bildu ziren, elkarlanaren garrantzia nabarmentzen duen eta esperientziak, helburuak eta baliabideak partekatzeko balio izan duen topaketan. Jardunaldiak funtsezko hainbat gai izan ditu ardatz, hala nola sarearen eta toki-erakundeen eguneratutako jarduerak, klima eta energia edo zenbait udalerriren esperientzia praktikoak.

Alkatetzen Itunak "freskatzera" gonbidatu ditu hiriak tenperaturaren igoeraren aurrean

Gero eta bero-bolada gehiago izatea mehatxu existentziala da mundu osoko komunitateentzat. Iaz, munduko tenperaturak maximo historikoetara iritsi ziren, Copernicusen arabera. Europan, beroa da klimarekin lotutako heriotzen kausa nagusia, 2023an 48.000 inguru izan baitziren. Arrisku Klimatikoen Europako Ebaluazioak ohartarazten du Europako bizigarritasuna arriskuan dagoela, kontinente hori baita azkarren berotzen dena.

Donostiak drainatze jasangarriaren aldeko apustua egin du Arteleku Plazan, klima-aldaketara egokitzeko

Arteleku plaza urbanizatzea, Txomin Enea ibai-parkearen ondoan, erreferente bihurtu da hiria klima-aldaketara egokitzeko, Hiri Drainatze Sistema Jasanagarriak (HDSJ) ezartzeari esker, Naturan Oinarritutako Konponbide bat (NOK).

Artelekuko plaza da ibaiaren eta auzoaren arteko lotura-gune nagusia, eta ibai-parkearen hedadura izateko diseinatu zen. Plazaren diseinua klima egokitzeko irizpideak kontuan hartuta egin da, hainbat NOK barne, bereziki HDSJak eta ideia-lehiaketa batean herritarrek lehenetsitako erabilerak.

Subscribe to Klima aldaketa