Skip to main content

Gasteizek Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriari buruzko jendearentzako arreta-bulegoa ireki du

Gasteizek arreta pertsonalizatuko bulegoa ireki du hiriko Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriaren inguruko zalantzak argitzeko. Maiatzaren 15etik aurrera Erdi Aroko hirigunean arituko da, Pintore kaleko 45. zenbakian.

Zerbitzu berri honekin, Udalak prozesu garden eta parte-hartzaile batekiko konpromisoa indartu nahi du, herritarrei EGEa ezartzeko prozesuan laguntza eskainiz.

Bulegoa, gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera irekiko da, 16:00etatik 19:00etara.

2025ko ASTEKLIMAren 6 edizioak 87 erakunde eta 138 jarduera bildu ditu Euskadin

ASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen 6. edizioa urriaren 26an bukatu zen, 10 eguneko egitarau oparoaren ondoren: guztira, 138 jarduera antolatu ziren hiru lurralde historikoetan.

Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun, Ingurumen eta Energia Politikako sailak sustatutako eta Ihobek koordinatutako ekitaldiak hazkunde esanguratsua izan du iazko edizioarekin alderatuta, eta herritarrak, erakundeak eta enpresak trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren alde batzen dituen hitzordu gisa sendotu da.

2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskola itzuli da, Naturan Oinarritutako Konponbideetan oinarritutako edizio batekin

Ihobek 2026ko uda ikastaroen programazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Uda Ikastaroen baitan garatuko dena. Eskaintzaren parte da 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskolaren V. edizioa, uztailaren 2an egingo dena Miramar Jauregian (Donostia), eta Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) izango ditu ardatz.

Bosgarren edizio honetan, NOKek klima-larrialdiari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko hezkuntza-esparrutik duten zeregina aztertuko da. 

KLIMA Azoka ibiltariaren beste edizio bat hasiko da 2025eko Ibilaldian, Galdakaon

KLIMA Azoka ibiltariak, hots, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak antolatutako azokak, maiatzaren 25ean hasiko du 2025eko ibilbidea, aurten Galdakaon egingo den Bizkaiko ikastolen festa handiaren ospakizunean (Ibilaldian). Ekainean zehar, KLIMA Azokak geldialdiak egingo ditu Euskal Eskola Publikoaren Urduñako jaian, Irunen egingo den Bioterra azokan eta Olarizuko zelaietan egingo den Araba Euskarazen.

Arabako Errioxako Kuadrillak "Lurretik Lurrera" kanpaina abiarazi du biohondakinen birziklapena indartzeko

Arabako Errioxako Kuadrillak materia organikoaren birziklapenari buruzko kontzientziazio-kanpaina berria jarriko du abian otsailaren 24an, asteartean, "Lurretik Lurrera" lelopean. Ekimenak eskualdean sakon errotuta dagoen printzipio bati balioa ematen dio: lurrak emandakoa hari itzultzea. Mezu honen bidez, Kuadrillak ingurunea zaintzearen eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzearen garrantzia azpimarratzen du, Arabako Errioxako lurrek bertan bizi diren familia asko elikatzen dituzten bezala.

Subscribe to Klima aldaketa