Skip to main content

Klimatek: Euskal Autonomia Erkidegoko energia-sektorearen erresilientzia klimatikoa

Dituen ezaugarriak direla kausa, energiaren sektoreak klimarenaz haragoko inguruabarren eragina ere nozitzen du: legedia, garapen teknologikoa, finantzaketa
eta ekonomia, kontsumitzaileen portaera, geopolitika, etab. Era berean, klima-aldaketak ere eragina izan dezake aldagai horien etorkizuneko bilakaeran, eta horrek
«zeharka» eragin diezaioke energia-sektoreari. Nazioartean hedatutako joerek -trantsizio energetikoko prozesuek, kasu- ere eragina dute horretan

Klima Aldaketa eta energia trantsizioa Euskadin

Ikerketa honen helburua Euskadiko herritarrek klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruz dituzten pertzepzio eta jarrerak aztertzea izan da. Landa lana 2021eko martxoaren 1etik 9ra egin zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2019. Laburpen Exekutiboa

1990ean, Euskadik 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; 25,5 milioi tona 2005ean; eta 18,6 milioi tona 2019an. 2005. urtearekin alderatuta, isuriak % 27 murriztu dira; 1990. urtearekin alderatuta, berriz, % 11 murriztu dira. BEG isuriak, CO2 baliokidetan neurtuta, % 2 murriztu dira 2019an 2018. urtearekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,6 milioi tonatan kokatu dira. Azken urteko isuriak sektore ia guztietako isurien beherakada orokorrak baldintzatu ditu, nekazaritza-sektorean hazkunde txiki bat izan ezik.

Kostaegoki II. Euskal kostaldean klima-aldaketara egokitzeko orientabideak

Klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko itsasertzeko antolamenduan eta plangintzan biltzen diren politika, plan eta estrategietan sartzeak urrats handiak eman ditu azken urteotan EAEn klimaaldaketara egokitzeko garatu diren tresnei, metodologiei eta azterlanei esker. Kostaegoki proiektuak, ildo horretan, informazioa eta laguntza-tresnak ematen ditu, erakunde eskudunek kostaldeko plangintzaren eta kudeaketaren esparruan klima-aldaketaren erronkei aurre egin diezaieten.

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020.

Historikoki eta termino absolutuetan, 1990ean Euskadiko isuriak CO2-ren 20,8 milioi tona baliokidekoak izan ziren, 2005ean 25,3 milioi tona baliokidekoak eta inbentario honetan 2020rako jasotako emaitzak CO2-ren 16,4 milioi tona baliokidekoak izan dira. Balio absolutu horiek konparatuta hauxe ondorioztatu dugu:
  • Isuriak % 35 gutxitu dira 2005ekoekin alderatuta.
  • Isuriak % 21 gutxitu dira 1990ekoekin alderatuta.
  • Isuriak % 12 gutxitu dira aurreko urtekoekin, 2019koekin, konparatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoaren analisi bioklimatikoa klima-aldaketaren agertokietan

Dokumentuaren helburua da, batetik, analisi bioklimatikoaren potentziala aurkeztea, klima aldaketako agertokien esparruan etorkizunari begira proiektatutako tenperatura eta prezipitazio aldaketak ekologikoki interpretatzeko, eta, bestetik, natura ondarearen ekintza klimatikorako duen ahalmena. Horrez gain, Agertokiak I proiektuko (Ihobe, 2017) RCP 8.5 klima agertokia erabiliz eta indize bioklimatikoek denbora tarte desberdinetan (1971-2000, 2011-2040, 2041-2070 eta 2071-2100) Euskadin izan duten aldakuntza aztertuz egindako analisi bioklimatikoaren emaitzak aurkezten dira.

EAE-ren sailkapen bioklimatikorako tresna. Erabilera-gida

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) sailkapen bioklimatikoa kalkulatzeko diseinatutako tresna erabiltzeko eskuliburua. Tresna ArcMap programarekin diseinatuta dago, hau da, prozesamendu geoespazialerako ESRIk duen ArcGIS programa multzoaren osagai nagusiarekin, eta beharrezkoa da Advanced lizentzia izatea programa exekutatu ahal izateko. Aplikazio horrek unitate bioklimatikoen kalkulua ahalbidetzen du, edozein klima agertokitarako eta denbora horizontetarako.

Euskadiko anfibio-espezieak klima-aldaketara egokitzeko neurriak

Txostenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Natura 2000 Sareko espazioen Funtsezko Elementuak diren anfibio espezieentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak bilatzea, biltzea, hautatzea eta kritikoki aztertzea. Informazio hori gomendioak egiteko edo erresilientzia sustatzen duten kudeaketa jarduerak sustatzeko erabiliko da, haien klima arriskua murriztu ahal izateko.

Euskadiko lehorreko habitaten klima-arriskuaren analisia. Emaitzak

Helburua da lehorreko 40 habitaten klima arriskuaren azterketatik lortutako emaitzak laburtzea: Batasunaren Intereseko 27 Habitat (horietatik 7 lehentasunezkoak dira), Habitaten eta Hegaztien Europako Zuzentarauen arabera, eta Erkidegoko Intereseko 13 Habitat, EUNIS sailkapenaren arabera.
Subscribe to Klima aldaketa