Skip to main content

2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskola itzuli da, Naturan Oinarritutako Konponbideetan oinarritutako edizio batekin

Ihobek 2026ko uda ikastaroen programazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Uda Ikastaroen baitan garatuko dena. Eskaintzaren parte da 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskolaren V. edizioa, uztailaren 2an egingo dena Miramar Jauregian (Donostia), eta Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) izango ditu ardatz.

Bosgarren edizio honetan, NOKek klima-larrialdiari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko hezkuntza-esparrutik duten zeregina aztertuko da. 

Regions4 sareak argazki lehiaketa bat abiarazi du toki entitateetan trantsizio justu eta jasangarriaren adibideak biltzeko

Regions4 garapen iraunkorraren aldeko nazioz azpiko gobernuen nazioarteko sareak argazki-lehiaketa bat abiarazi du 2025eko Batzar Nagusiari begira. ‘Eskualdeak martxan’ lelopean, lehiaketaren helburua da eskualdeetako gobernuek erresilientzia justuaren sustapenean egiten duten eragin handiko lan berritzailea erakustea. Horretarako, ekintza klimatikoak eta biodibertsitatearen aldekoak sustatzen dituzten ekimen eta proiektuak nabarmenduko dira, bidezkoak eta inklusiboak direnak.

Beste laguntza deialdi bat argitaratu da, toki erakundeek Euskadin garapen jasangarriko ekintzak bultza ditzaten

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren laguntzen agindu berri bat argitaratu du gaur, euskal toki erakundeek sustatutako jasangarritasun proiektuak bultzatzeko. Deialdiak 4 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa du, eta klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren erronkei aurre egiteko udalerri erresiliente, jasangarri eta prestatuagoetarantz joatea bultzatzen duten ekimenak laguntzea du helburu.

Nazioarteko Mugikortasun Sarien bosgarren edizioak hautagaitzak bilatzen ditu

Nazioarteko Mugikortasun Sariak hautagaitza berrien bila dabiltza bosgarren ediziorako. Empresas por la Movilidad Sostenible foroak antolatuta, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren, CONAMA Fundazioaren eta Ingeniaritzako Errege Akademiaren laguntza dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 25era arte dago zabalik.

Udalsarea 2030ek Aalborgeko Konferentzian parte hartuko du, saio honetan: “etorkizun onargarriak azaleratuz: naturarako positiboa den ekonomiaren bidean”

Saio horretan, Agate Goyarrolak, Ihoberen teknikari eta Udalsarea 2023en Idazkaritza Teknikoaren ordezkaria den aldetik, Ekonomiarako Positiboa den Naturaren (EPN) kontzeptuaren potentzial sozioekonomikoari, erronkei eta aukerei buruzko eztabaida bat gidatuko du, beste ordezkari batzuekin batera; aztergai egongo da nola lortu daitezkeen, kontzeptu horren bidez, hiri- eta eskualde-eraldaketa jasangarri, bidezko eta berritzaileak.

Arabako Errioxako Kuadrillak "Lurretik Lurrera" kanpaina abiarazi du biohondakinen birziklapena indartzeko

Arabako Errioxako Kuadrillak materia organikoaren birziklapenari buruzko kontzientziazio-kanpaina berria jarriko du abian otsailaren 24an, asteartean, "Lurretik Lurrera" lelopean. Ekimenak eskualdean sakon errotuta dagoen printzipio bati balioa ematen dio: lurrak emandakoa hari itzultzea. Mezu honen bidez, Kuadrillak ingurunea zaintzearen eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzearen garrantzia azpimarratzen du, Arabako Errioxako lurrek bertan bizi diren familia asko elikatzen dituzten bezala.

Hamar bat euskal udalerrik Europako Mugikortasun Astearekin bat egin dute

Irailaren 16tik 22ra, Euskadiko hainbat udalerrik Europako Mugikortasun Astearekin (EMA) bat egin dute, joan-etorrietarako modu jasangarriagoak sustatzeko eta ibilgailu pribatua erabiltzeko alternatibak nabarmentzeko hainbat jardueraren bidez. Aurtengo leloaren arabera, 'Pertsona guztientzako mobilitatea', kanpainak mugikortasun irisgarriagoa, inklusiboagoa eta herritarren beharretara egokituagoa sustatzen du.
Subscribe to Tokiko jasangarritasun