Skip to main content

Europako hiru ekimen tokiko jasangarritasuna nola garatzen den aurkeztu dute, udal ekintzetan oinarrituta

ICLEI Europek 2026ko Tokiko Jasangarritasunaren Sariko hiru hautagai finalistak aurkeztu ditu. Sari honek eredu bidezkoago eta jasangarriago baterantz eraldaketa sakonak bultzatzen dituzten tokiko gobernuak saritzen ditu. Hautatutako proiektuak, Italiatik, Portugaletik eta Turkiatik datozenak, Europako beste hiri eta udalerri batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen egitura-aldaketak sortzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen dira.

ASTEKLIMA 2025ek herritarrak mobilizatzeko deia egin du, energia eredu jasangarriagoa eta klima aldaketara egokitutako eta erresilientea den gizartea lortzeko

ASTEKLIMA 2025 Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteak euskal gizartea mobilizatzera deitzen du urriaren 17tik 26ra, trantsizio energetikoan eta klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko lanetan aurrera egiteko, Euskadi energia eredu jasangarriago baterantz eta klima aldaketara egokituago eta erresilienteago den gizarte baterantz eramango duten ekintza indibidual eta kolektiboak sustatuz. Ihobe sozietate publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sustatutako ekimena da ASTEKLIMA.

Hondakinen kudeaketaren kostuaren % 69 estaltzen dute tasek aztertutako udalerrietan

Etxeek eta jarduera ekonomikoek hondakinen kudeaketagatik ordaintzen dituzten tasek oraindik ez dute zerbitzuaren kostu osoa estaltzen. Hala jasotzen du Hondakinen Fiskalitatearen Behatokiak, Fundació ENT erakundearen ekimenak, egindako 'Las Tasas de Residuos en España 2026' txostenak. Azterlanak 134 udalerriren egoera aztertzen du, probintziako hiriburu guztiak barne.

Trantsizio Energetiko-klimatikoa eta herritarren aktibazioa dira 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren edizioaren protagonistak

Donostiako Miramar Jauregiak, ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzera zuzendutako Jasangarritasunerako Eskolaren II. Edizioa jasoko du. Aurreikusitako bi jardunaldietako lehenengoan, herritarrengan eragina duten eta jasangarritasunerako hezkuntzatik landu daitezkeen erronka energetiko eta klimatikoak aurkezteko moduari buruzko eztabaidari helduko diote bertaratutakoek.

Hiri-mugikortasun jasangarria, udalen artean eztabaidan EHUko udako ikastaro batean

Datorren ekainaren 27an, Donostiako Miramar Jauregian “Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak (HMIP)” Udako Ikastaroa antolatuko dute Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, Mubil Fundazioarekin elkarlanean. Hiri-inguruneetako mugikortasun iraunkorraren inguruan iritziak partekatzeko, eztabaidatzeko eta ezagutza eguneratzeko funtsezko topagunea da jardunaldia.

Gasteizek Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriari buruzko jendearentzako arreta-bulegoa ireki du

Gasteizek arreta pertsonalizatuko bulegoa ireki du hiriko Emisio Gutxiko Eremu (EGE) berriaren inguruko zalantzak argitzeko. Maiatzaren 15etik aurrera Erdi Aroko hirigunean arituko da, Pintore kaleko 45. zenbakian.

Zerbitzu berri honekin, Udalak prozesu garden eta parte-hartzaile batekiko konpromisoa indartu nahi du, herritarrei EGEa ezartzeko prozesuan laguntza eskainiz.

Bulegoa, gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera irekiko da, 16:00etatik 19:00etara.

2025ko ASTEKLIMAren 6 edizioak 87 erakunde eta 138 jarduera bildu ditu Euskadin

ASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen 6. edizioa urriaren 26an bukatu zen, 10 eguneko egitarau oparoaren ondoren: guztira, 138 jarduera antolatu ziren hiru lurralde historikoetan.

Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun, Ingurumen eta Energia Politikako sailak sustatutako eta Ihobek koordinatutako ekitaldiak hazkunde esanguratsua izan du iazko edizioarekin alderatuta, eta herritarrak, erakundeak eta enpresak trantsizio energetikoaren eta ekintza klimatikoaren alde batzen dituen hitzordu gisa sendotu da.

2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskola itzuli da, Naturan Oinarritutako Konponbideetan oinarritutako edizio batekin

Ihobek 2026ko uda ikastaroen programazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Uda Ikastaroen baitan garatuko dena. Eskaintzaren parte da 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Eskolaren V. edizioa, uztailaren 2an egingo dena Miramar Jauregian (Donostia), eta Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) izango ditu ardatz.

Bosgarren edizio honetan, NOKek klima-larrialdiari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko hezkuntza-esparrutik duten zeregina aztertuko da. 

Regions4 sareak argazki lehiaketa bat abiarazi du toki entitateetan trantsizio justu eta jasangarriaren adibideak biltzeko

Regions4 garapen iraunkorraren aldeko nazioz azpiko gobernuen nazioarteko sareak argazki-lehiaketa bat abiarazi du 2025eko Batzar Nagusiari begira. ‘Eskualdeak martxan’ lelopean, lehiaketaren helburua da eskualdeetako gobernuek erresilientzia justuaren sustapenean egiten duten eragin handiko lan berritzailea erakustea. Horretarako, ekintza klimatikoak eta biodibertsitatearen aldekoak sustatzen dituzten ekimen eta proiektuak nabarmenduko dira, bidezkoak eta inklusiboak direnak.
Subscribe to