Skip to main content

Oarsoaldea Garapen agentzia, Ermuko eta Kripaneko Udalak eta Donostiako Intxaurrondo Ikastolak sarituak izan dira Asteklima 2025ean Klimaren Aldeko Ekintzen barruan ekimen onenak izan direlako

Gaur aintzatetsi zaie Oarsoaldea Garapen Agentziari, Ermuko eta Kripaneko Udalei eta Donostiako Intxaurrondo ikastolari ekimenik aipagarrienak izan baitira klimaren aldeko ekintzan eta trantsizio energetikorako bidean 2025eko Euskadiko Klima eta Energiaren Astea-ASTEKLIMAn. Ekitaldian egon dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordea, biak Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa.

Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoan ekintza klimatiko eta energetikoko tokiko esperientziak nabarmendu dira

Atzo Donostian Udalsarea 2030en aurtengo hirugarren Batzorde Teknikoa ospatu zen. Jardunaldi horretan, sarera atxikitako berrogeita hamar bat tokiko erakunde bildu ziren, elkarlanaren garrantzia nabarmentzen duen eta esperientziak, helburuak eta baliabideak partekatzeko balio izan duen topaketan. Jardunaldiak funtsezko hainbat gai izan ditu ardatz, hala nola sarearen eta toki-erakundeen eguneratutako jarduerak, klima eta energia edo zenbait udalerriren esperientzia praktikoak.

Alkatetzen Itunak "freskatzera" gonbidatu ditu hiriak tenperaturaren igoeraren aurrean

Gero eta bero-bolada gehiago izatea mehatxu existentziala da mundu osoko komunitateentzat. Iaz, munduko tenperaturak maximo historikoetara iritsi ziren, Copernicusen arabera. Europan, beroa da klimarekin lotutako heriotzen kausa nagusia, 2023an 48.000 inguru izan baitziren. Arrisku Klimatikoen Europako Ebaluazioak ohartarazten du Europako bizigarritasuna arriskuan dagoela, kontinente hori baita azkarren berotzen dena.

Donostiak drainatze jasangarriaren aldeko apustua egin du Arteleku Plazan, klima-aldaketara egokitzeko

Arteleku plaza urbanizatzea, Txomin Enea ibai-parkearen ondoan, erreferente bihurtu da hiria klima-aldaketara egokitzeko, Hiri Drainatze Sistema Jasanagarriak (HDSJ) ezartzeari esker, Naturan Oinarritutako Konponbide bat (NOK).

Artelekuko plaza da ibaiaren eta auzoaren arteko lotura-gune nagusia, eta ibai-parkearen hedadura izateko diseinatu zen. Plazaren diseinua klima egokitzeko irizpideak kontuan hartuta egin da, hainbat NOK barne, bereziki HDSJak eta ideia-lehiaketa batean herritarrek lehenetsitako erabilerak.

EGEen ezarpena Euskadin: hiri-mugikortasun jasangarri baterantz

Mugikortasuna funtsezkoa da pertsonentzat, giza eskubideak (osasuna, hezkuntza edo aukera-berdintasuna) gauzatzeko bidea baita. Hiri-inguruneetan, non munduko biztanleriaren % 80 inguru bizi den, hirigintza-diseinua eta hiri-mugikortasuna ibilgailu indibidualari bideratuta egon dira tradizionalki. Printzipio horrek poluzioa areagotzea, espazio publikoa galtzea eta mugikortasun-eredu aktiboagoak kaltetzea eragin du.

Nafarroako eta Lleidako bi udalerri, tokiko jasangarritasunaren proiektu berritzaile eta eraldatzaileengatik sarituak

Legarda (Nafarroa) eta Val d 'Aran (Lleida) udalerriek Ingurumenaren Kongresu Nazionalean (CONAMA), joan den abenduan, izan ziren sarituak, tokiko jasangarritasunaren proiektu berritzaile eta eraldatzaileengatik. Zehazki, Udalerri Txiki eta Ertainen Jasangarritasunaren CONAMA Saria eman zitzaien, dagozkien kategorietan.

2022an bere udalerriaren % 95 suntsitu zuen sutearen ondoren jaio zen.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak Naturan Oinarritutako Konponbideak sustatu ditu udalerri erresilienteagoak lortzeko

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko bederatzi udalerriek —Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña-Orduña, Zaratamo eta Zeberiok— elkarlanean jardun dute Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) sustatzeko. Konponbide horiek klima-aldaketari aurre egiteko, lurraldearen erresilientzia hobetzeko eta herritarren ongizatea sustatzeko tresna gisa erabiltzea da ekimenaren helburua.
Subscribe to