Skip to main content

Bilbok bat egin du Mugikortasunaren Aste Europarrarekin

Mugikortasunaren Aste Europarraren (MAE) helburua da herritarrak sentsibilizatzea hirian autoaren erabilera irrazionalak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarriei buruz, bai eta garraio jasangarriagoak (publikoa, bizikleta eta oinez egindako bidaiak) dituen onurei buruz ere. Bilbok bat egin du ekimenarekin eta, irailaren 16tik 22ra bitartean, programa anitza eskaintzen du.

“EAEko amiantoaren udal-erroldak egiteko gida metodologikoa” izenekoaren aurkezpena

Udalsarea 2030 Sarearen bidez, “EAEko amiantoaren udal-erroldak egiteko gida metodologikoa” aurkeztu da. Gida horren helburua metodologia estandarizatu bat ezartzea da, udalek errazago egin ditzaten amiantoaren udal-erroldak, eta kentzeko egutegiak ere egin ditzaten. Argitalpena udal-errolda horiek egin behar dituzten toki-erakundeei eta organismo publikoei dago zuzenduta batez ere.

Bermeok eta Okondok bat egin dute Let 's Clean Up Euskadi kanpainarekin, ingurumena garbitzeko eta sentsibilizazio ekintzekin

Bermeo (Bizkaia) eta Okondo (Araba) udalerriek aktiboki parte hartu dute Let 's Clean Up Euskadi kanpainan. Ekimen europar bat da, hondakinen sorrera prebenitzeko eta ingurunearen zaintza sustatzeko. Euskadin, Ihobek koordinatuta eta Udalsarea 2030en laguntzarekin, kanpainak herritarrak mobilizatu ditu eta tokiko jasangarritasunarekiko konpromisoa indartu du.

Bi udalerriek hondakinak biltzeko ekintza bana egin dute.

Hiriek lurzoruaren, klimaren eta biodibertsitatearen politikak bateratzea eskatu dute ingurumen-erronkei aurre egiteko

Lurzoruaren degradazioa, basamortutzea eta lehortea landa-eremuekin lotu ohi dira, baina horien ondorioek zuzenean eragiten diete hiriei ere. Lurzoruaren kalitateak baldintzatzen ditu uraren eskuragarritasuna, berdeguneen presentzia, hiri-biodibertsitatea, airearen kalitatea eta, are gehiago, herritarren osasuna eta ongizatea. Horixe izan da Basamortutzearen Aurkako Nazio Batuen Konbentzioaren (UNCCD) COP17aren esparruan egindako Alkateen Foroaren ondorio nagusietako bat.

Zarautzek partekatutako mugikortasunari buruzko jardunaldi batekin bat egitera gonbidatu du, espazio publikoa errespetutik eta elkarbizitzatik partekatzeko

Hiri-mugikortasunak eragile eta errealitate mota askori eragiten die. Inklusiotik eta errespetutik nola heldu erronka bat da, eta, gainera, eredu iraunkorragoetarako trantsizioa zeharkako ardatz gisa aurkezten da. Hain konplexua den eta ikuspegi eta iritzi ezberdinak eskatzen dituen gai bati heltzeko, Zarauzko Udalak Ttanta Eguna antolatuko du datorren azaroaren 13an.

Elkarlaneko mugikortasunari eta espazio bera partekatzeak dakarren erronkari buruzko jardunaldia da.

Hondakin elektriko-elektronikoen murrizketa, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko 2025eko Europako Astearen helburua

Azaroaren 22tik 30era Eusko Jaurlaritzak bat egin du aurten ere Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin (EWWR). Ekimen hau Europako Batzordeak sustatu du, eta Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, koordinatu du Euskadin. Edizio honetan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen sorrera (TEEH) izango da ardatza, Europan azkarren hazten ari den hondakinen fluxuetako bat.

Oarsoaldeak SCORE proiektua bultzatu du tokiko jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa indartzeko

Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeak SCORE (Sustainable Community Actions for Regeneration and Ecosystem services) proiektua jarri du abian, bere lurraldean jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa sustatzeko helburuarekin. Horizon 2020 programak finantzatutako proiektu honek tokiko eta eskualdeko hainbat erakunderen lankidetza du, eta Naturan Oinarritutako Soluzioak (NBS) eta teknologia berritzaileak oinarri hartuta kostaldeko erresilientzia handitzeko azken helburua du.
Subscribe to