Skip to main content

KLIMA Azoka ibiltariaren beste edizio bat hasiko da 2025eko Ibilaldian, Galdakaon

KLIMA Azoka ibiltariak, hots, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak antolatutako azokak, maiatzaren 25ean hasiko du 2025eko ibilbidea, aurten Galdakaon egingo den Bizkaiko ikastolen festa handiaren ospakizunean (Ibilaldian). Ekainean zehar, KLIMA Azokak geldialdiak egingo ditu Euskal Eskola Publikoaren Urduñako jaian, Irunen egingo den Bioterra azokan eta Olarizuko zelaietan egingo den Araba Euskarazen.

Beste laguntza deialdi bat argitaratu da, toki erakundeek Euskadin garapen jasangarriko ekintzak bultza ditzaten

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren laguntzen agindu berri bat argitaratu du gaur, euskal toki erakundeek sustatutako jasangarritasun proiektuak bultzatzeko. Deialdiak 4 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa du, eta klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren erronkei aurre egiteko udalerri erresiliente, jasangarri eta prestatuagoetarantz joatea bultzatzen duten ekimenak laguntzea du helburu.

FAOren arabera, lurzoruaren higadura eta degradazioa mundu mailan hedatzen ari dira

Lurzoruaren osasuna mundu mailako ingurumen-kezka nagusietako bat bihurtu da. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAOk) ohartarazi du duela gutxi, Desertifikazioaren aurkako Nazio Batuen Hitzarmenaren COP17aren esparruan, aztertutako eskualdeen %81ek higaduraren kudeaketa eskasa edo oso eskasa duela; aldi berean, %65ek etengabeko narriadura-joera izan du 2015etik. Erakundeak, gainera, gogorarazi du elikagaien %95 baino gehiago lurzoru osasuntsu eta emankorren mende dagoela.

Nazioarteko Mugikortasun Sarien bosgarren edizioak hautagaitzak bilatzen ditu

Nazioarteko Mugikortasun Sariak hautagaitza berrien bila dabiltza bosgarren ediziorako. Empresas por la Movilidad Sostenible foroak antolatuta, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren, CONAMA Fundazioaren eta Ingeniaritzako Errege Akademiaren laguntza dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 25era arte dago zabalik.

Udalsarea 2030ek Aalborgeko Konferentzian parte hartuko du, saio honetan: “etorkizun onargarriak azaleratuz: naturarako positiboa den ekonomiaren bidean”

Saio horretan, Agate Goyarrolak, Ihoberen teknikari eta Udalsarea 2023en Idazkaritza Teknikoaren ordezkaria den aldetik, Ekonomiarako Positiboa den Naturaren (EPN) kontzeptuaren potentzial sozioekonomikoari, erronkei eta aukerei buruzko eztabaida bat gidatuko du, beste ordezkari batzuekin batera; aztergai egongo da nola lortu daitezkeen, kontzeptu horren bidez, hiri- eta eskualde-eraldaketa jasangarri, bidezko eta berritzaileak.

Subscribe to